Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2009

Gabon Kantak

Laster Olentzero gure eskolara etorriko da, horregatik eskola polita ipini dugu, eta Olentzerori harrera ona emateko gabon kantak ikasi ditugu. Hiru eta lau urtekoak Arangoitiko eskolara joan gara, hango umeekin abesteko; bost urtekoak gure eskolan egon dira abesten eta arratsaldean guraso guztiak etorri dira gure eskolara gu ikustera. Olentzero pozik egongo da gurekin eta aurten ere, opariz beteta eskolara etortzea espero dugu.

Zorionak eta Urte Berri On!

Irudia
Postala ikusteko klikatu argazkian. Zorionak eta Urte Berri On!

Abenduak 3 Euskararen Eguna gure eskolan ere ospatu genuen

Hostoen bila

Udazkena ailegatu da eta Deustuko parkera joan gara hostoak hartzera. Kolore ezberdinetakoak topatu ditugu: batzuk gorriak, besteak laranjak, marroiak, horiak... Horiek udazkeneko kolore politak!!! Gure eskolara eraman ditugu haiekin lan ederrak egiteko. Ezetz? Begira, begira zein ondo pasa genuen...

Nire gorputza

Urrian 3, 4 eta 5 urtekoek gorputza ezagutzeko asmoz hainbat ekintza egin dituzte. Nolakoak gara? Ezberdinak gara? Zertarako dauzkagu sentimenak? Nola zaindu behar gara gaixorik ez ipintzeko? Eta osasuntsu hazteko? ... Galdera hauek eta beste asko erantzuteko begira, begira egin ditugun gauza batzuk:

Ikastetxeko Gida

Matemágicas

Irudia
Udan ere matemagia rekin jolasten Bakarrik ala laguntzaz matematikarekin magia egin dezakezu. Ezetz ausartu? Hasteko argazkiaren gainean klikatu Ondo pasa oporretan!

Azken eguna

Lehen Hezkuntza Santanderren

Ekainaren 16an, Lehen Hezkuntzako umeok Santanderrera joan ginen. Ikasturte bukaerako txango zoragarria, benetan! Bidaia apur bat luzea izan arren, ez ginen larregi zorabiatu. La Magdalena ra heldu eta, lehendabizi, zoora abiatu ginen. Hor, pinguinoak, fokak eta itsas lehoiak ikusi genituen. Inguru zoragarri horretan ez zen ezer falta: itsaslabarrak, jolasgune ederra, zelai zabalak, hondartza eta… nola ez! Izozki goxoak eta merkeak!

Haur hezkuntzakoak Artxandan egon gara!

Bide heziketa

Bide Heziketa oso garrantzitsua da gure hirietan. Arauak eta trafiko seinaleak errespetatu behar ditugu istripuak ekiditzeko. Primeran ikasten dugu bizikleta baten gainean. Baita gelan ere, formal-formal. Bizikletetan hirugarren ziklokoak. Je!

Artigaseko ingurune gelara

Artigaseko ingurune gelara joan gara 5. mailakoak. Oso ondo prestatuta dago eta primeran azaldu ziguten. Zine aretoan besaulkiak mugitzen dira pelikularekin batera. Primeran dago eta CD bat oparitu ziguten. Zaborra arazoa da, konpondu beharrekoa. Geuk ere zerbait egin behar dugu. Eta zuek?

Bi urteko ikasgelara barraskiloak etorri dira

Udaberriko euriak eta eguzkiak lagun berriak ekarri dizkigu. Gure ikasgelan leku bat utzi diegu eta haiekin hainbat gauza ikasten ari gara. Badakizue? Barraskiloek ez daukate hankarik, narras mugitzen dira, aza eta letxuga jaten dute, gainean daukaten etxea maskorra da...Animaliak gure lagunak dira eta guk ondo zaintzen ditugu, begira, begira argazkiak:

Gu ere Guggemheimera

Maiatzaren 14n, 5. eta 6. mailakoak Bilboko museora hurbildu ginen. Japoniar baten lan koloretsua ikusi genuen. Txinatar baten irudiak oso ondo eginak ziren, bakarrik hitz egitea falta zitzaien. Geuk ere arte lanak egin genituen tailerretan. Tipi-tapa berriro eskolara. Irudimenaren ikasgai ederra.

ACEX saria

Maiatzaren 12an Barakaldoko Campoamor aretoan, ACEX programak, liburutegikoa sarien banaketan egon gara bigarren mailakook. Julen Iglesiasek 1. saria irabazi du, aitaren txikitako bihurkeria kontatuz. Asier Lopez ere finalista izan da eta bere idatzia BBK-ek argitaratutako liburuan agertzen da. Zorionak bioi eta jarraitu istoriak idazten!!!!!!

Guggemheimera joan ginen

Apirilaren 2an, bigarren mailakook Guggenheim museora joan ginen. Han bi orduko bisita egin genuen. Lehenengo orduan, Murakamiren koadroak eta eskulturak aztertu genituen hango begiraleen laguntzaz. Gero tailerrera joan ginen gure artelanak egitera. Bisita ahaztezina izan zen!! Datorren urtean bueltatu nahi dugu. 2. maila

Bidarte liburutegia

Martxoaren 6an, 1. mailako ikasleok Bidarte liburutegira joan ginen. Haur aretoan, besteak beste, Pello Añorga ipuin kontalaria entzun genuen. Liburutegiko ipuinak ikusi eta irakurri genituen eta amaieran hango arduradunak azaldu zigun zer egin behar genuen bazkideak izateko. Oso ondo portatu ginenez opari berezi bat eman ziguten. Egia esan, ekintza hau asko gustatu zitzaigun.

Abandotik

Irudia
Otsailaren 26an Abandotik ibilbide bat egin genuen, 5. eta 6. mailako neska-mutilak. Asko gustatu zitzaigun ibilbidea, dibertigarria izan zelako, gainera asko ikasi dugu: Nola deitzen zen Santanderreko geltokia, noren estatuak dauden Albiako lorategian, nor dagoen plaza Biribilaren erdian, non dagoen Bilboko burtsa... Oso ondo pasatu dugu guztiok. BESTE IBILBIDE BAT EGIN NAHI DUGU!!!

Deusto eskolako marrazkilari trebeak

Pasa den domekan, Deustoko San Pedro enparantzan inauteriei buruz egindako marrazki lehiaketan gure eskolako artista birek sari bana irabazi zuten. Artista hauen izenak: Patrik Tombellé Gómez eta Nerea Calo Martos dira. Segi horrelako trebeak izaten!

Inauteriak heldu dira

Urtero bezala, aurten ere Deustuko auzoan Inauteriak ospatu ziran, Bilbon baino aste bete lehenago. Gure eskolan, otsailaren 13an, ostirala ospatu genituen. Eskolako patioa benetan koloretsu eta distiratsu ikusten zen. Talde guztiak bertan desfilatu eta dantzatu ondoren, Deustutik irten ginen, auzotar guztien begi liluratuen aurrean. Benetan egun ahaztezina pasa genuen!! Orain datorren urteko aratusteak heldu arte denok zain egon beharko dugu. Bistan da ze alaia eta koloretsua izan zen Haur Hezkuntzakoen dantza. Gure txikiak Txulalai dantzatu zuten. Bideo honetan gure eskolan gertatutakoa ikus dezakezue!! Orpo-puntak dantza aukeratu zuten gure Lehen Hezkuntzako neska-mutillek egun berezi honetarako!!

Badatoz inauteriak

Inauteriak datoz eta mozorroa prestatzen ari gara. Munduko herrien artean Ukrania aukeratu dugu. Jantzi ederra da benetan, baina lan handia prestatzeko. Horretan ari gara. 5 eta 6. mailak

Agate Deuna

Arte Ederretako Museoan

Urtarrilaren amaieran Bilboko Arte ederretako Museora joan ginen (5. eta 6. mailakoak) Sorollaren erakusketa ikustera. Irudiak oso handiak ziren eta kolore biziez eginda. Oso ondo pasa genuen herri desberdinen jendea eta jantziak hain ondo margotuta ikustean. Aukera ederra 14 arte lan hauek ikusteko New Yorkera eraman aurretik. Gomendagarria da benetan, asko gustatu zitzaigun valentziarraren lana.