Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2009

Bidarte liburutegia

Martxoaren 6an, 1. mailako ikasleok Bidarte liburutegira joan ginen. Haur aretoan, besteak beste, Pello Añorga ipuin kontalaria entzun genuen. Liburutegiko ipuinak ikusi eta irakurri genituen eta amaieran hango arduradunak azaldu zigun zer egin behar genuen bazkideak izateko. Oso ondo portatu ginenez opari berezi bat eman ziguten. Egia esan, ekintza hau asko gustatu zitzaigun.