Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2009

Artigaseko ingurune gelara

Artigaseko ingurune gelara joan gara 5. mailakoak. Oso ondo prestatuta dago eta primeran azaldu ziguten. Zine aretoan besaulkiak mugitzen dira pelikularekin batera. Primeran dago eta CD bat oparitu ziguten. Zaborra arazoa da, konpondu beharrekoa. Geuk ere zerbait egin behar dugu. Eta zuek?

Bi urteko ikasgelara barraskiloak etorri dira

Udaberriko euriak eta eguzkiak lagun berriak ekarri dizkigu. Gure ikasgelan leku bat utzi diegu eta haiekin hainbat gauza ikasten ari gara. Badakizue? Barraskiloek ez daukate hankarik, narras mugitzen dira, aza eta letxuga jaten dute, gainean daukaten etxea maskorra da...Animaliak gure lagunak dira eta guk ondo zaintzen ditugu, begira, begira argazkiak:

Gu ere Guggemheimera

Maiatzaren 14n, 5. eta 6. mailakoak Bilboko museora hurbildu ginen. Japoniar baten lan koloretsua ikusi genuen. Txinatar baten irudiak oso ondo eginak ziren, bakarrik hitz egitea falta zitzaien. Geuk ere arte lanak egin genituen tailerretan. Tipi-tapa berriro eskolara. Irudimenaren ikasgai ederra.

ACEX saria

Maiatzaren 12an Barakaldoko Campoamor aretoan, ACEX programak, liburutegikoa sarien banaketan egon gara bigarren mailakook. Julen Iglesiasek 1. saria irabazi du, aitaren txikitako bihurkeria kontatuz. Asier Lopez ere finalista izan da eta bere idatzia BBK-ek argitaratutako liburuan agertzen da. Zorionak bioi eta jarraitu istoriak idazten!!!!!!