Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2011

Zorionak eta Urte Berri On

Deustu eskolako ametsen kanta

Irudia
“Amets, amets egin..” (Itziarrek egokitua)

4 eta 5 urtekoak jazz kontzertuan egon ginen

Irudia
Azaroak 14an 4 eta 5 urteko ikasleak BBK aretoara jazz kontzertua entzutera, ikustera eta disfrutatzera joan ginen. “Ta ta ta jazz” izeneko laukoteak umeei jazzarekin gozatzen erakutsi zien. Saioaren dinamika musika-tresnen eta jolasaren inguruan garatu zen. Haur guztiei kartulina bana eman zien. Kartulina bakoitzean instrumento baten marrazkia zegoen (Kontrabaxua, pianoa, bateria eta ahotsa); zuzenean jotzen ari ziren tresnak zeintzuk diren asmatu behar zuten. Oholtza gainera igotzeko aukera izan zuten eta instrumentuak jotzeko eta ikusteko ere. 50 minutko ikuskizuna umeei asko gustatu zizatzien, honen froga eskolan egin zituzten marrazkiak izan zen:

Aurten udazkena ere ailegatu zaigu!!!

Azaroaren hasieran, urtero bezala, Haur Hezkuntzakoak udazkenaren zain egon gara, urtaro honetan zuhaitzetan gertatzen diren aldadetak ikusteko, hostoak biltzeko eta gure auzoko parkera egiten dugun txangoaz disfrutatzeko. Aurten, eguraldi zoroa dela eta, uda ez zela amaituko ematen zuen, baina, bai, hemen daukagu berriro gurekin haizea, tenperatura baxuagoak, eta zuhaitzak hostoak galtzen… Haur Hezkuntzakoak

Tintin erakusketa ibiltaria Deustuko eskolan!!!

Irudia
Pasa den astetik Bibliotxokoa ( http://bibliotxokoa.blogspot.com/2011/11/tintinen-abenturen-erakusketa-deustun.html )  blogean esan genuenez Tintin abenturen erakusketa Bibliotekako eskolan dugu, 1. solairuan kokatuta,    hain zuzen, denok ikusteko aukera izateko.  Erakusketa hau Eskolako Bibliotekak eramaten duen Irakurtzearen Planaren barruan dugu. Tintinen abenturen erakusketa datorren abenduaren 14ra arte izango dugu eskolan eta den-denok gonbidaturik zaudete ikusteko. Ez dut denborarik izan argazkiak igotzeko baina laster igoko ditut zuek ikus eta goza ditzazuen baina zera esango dizuet: bai ikasleek, irakasleek eta familiek gustoko handiz hartu dutela erakusketa behin eta berriro adierazi baitute oso berezia dela eta gainera, "Musika Eskola" dugunez gero ere ikusle gehiago ditugu erakusketa honetan parte hartzeko.  Bitartean  Bibliotxokoaren blogean   uzten dizkizuet galdera-sorta txiki bat abenduaren 7an egingo den zozketan parte hartzeko nahi izanez gero, saria: pa

Beldur Astea 2011

Deustuko Eskolako Bibliotekako bloga zabaldu dugu eta hona hemen "Beldur Astea 2011" ko erakusketan zehar egin genituen argazki bildumatxoa. Hau bakarrik doakio pasabidean egin genituen erakusketari eta hau da onena:  umeak bibliotekaren apalategietatik begira-begira ibili zirela beldurrari buruzko liburuen bila. Gainera, ikasleek, beraiek antolatu eta pasabidean jarri zituzten komikiak, aldizkariak eta haiek egindako beldurrezko apaingarriak.... Egunak aurrera zihoazen araberan magia-errezetak, ipuin laburrak, olerkiak... idatzi zituzten ere. Aste bi hauetan liburutegia bete-beterik izan dugu eskolan. Pasa den ostiralean, eguerdian 44 ikasle etorri ziren. Eta gure liburutegiaren blogaren izena eta helbidea hemen dituzue: BIBLIOTXOKOA:  http://bibliotxokoa.blogspot.com/

2 urteko umeentzat moldatze prozesua amaitu da

Eskolako txikientzat, 2 urteko umeentzat, moldatze prozesua amaitu da. Hemen duzue irailean egindako argazkiak.

Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea

Ekainaren lehenengo astean zehar Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea ospatu genuen eta hainbat ekintza antolatu ere; hona hemen egindako laburpen bat: Munduko hainbat ipuin desberdin irakurri genuen ziklo guztietan. Horma-irudi handi bat izan genuen eskolako sarreran munduko umeen hainbat marrazkiekin osaturik ere. 4., 5. eta 6. mailako umeek “Binta y la gran idea” filma eskolako antzokian ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. Bai filman agertzen den ideia baloragarria! Texas-tik etorritako zortzi lagunekin egon ginen aste bukaeran, goiz oso baten, eta haiek ekarritako abestiekin eta jolasekin aritu ginen eskolan osoan.  Musika senegaldarra izan genuen ere eta danborren soinuen bidez bizi-bizian dantzatu genuen patioan.  Plastika arloan hainbat ekintza egin genituen ere: munduko umeen herriko jantziak margotu, liburu orri banatzaileak…  “Munduko dantzak” izendaturiko abestia, patioan, denok dantzatu genuen eta benetan polita egin genuela!  Eskolako familia batzuek ere eta

Kulturartekotasun eguneko janaria

Kulturartekotasun egunean jai bat antolatu genuen. Gurasoek ekarritako janaria, errezetak eta guztia, hemen duzue. Eskerrik asko guraso guztioi eskolako jaian parte hartzeagatik. Eskola denona da.

Arte Hezkuntza arloan...

Irudia
Arte Hezkuntza arloan hainbat teknika landu ditugu aurten 6. mailan. Apirilean, Picasso artistaren hainbat obra aztertzen egon ginen eta Historiarekin batera landu ere, Espainiako Gerra Zibila, 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa aztertuz, hain zuzen. Hona hemen 6. mailako ikasleek "Guernica" obrari buruzko egindako dekonstruzioaren hainbat marrazki koloreetan oinarriturik. Hauek eskolan ditugu erakusketan eta baita oihalez egindako beste "Collage"batzuk ere. Zorionak guztioi, artista hutsak zarete! Gehiago ikusteko klikatu hemen: Kate Berdea

Belén Lucas Pérez ilustratzailearekin egindako liburua

Belén Lucas Pérez ilustratzailearekin egin genuen liburua hemen duzue.  Ea zuen gustukoa den! 3. mailakoak    

Arbela Digitala Haur Hezkuntzan ere

Ume txikientzako aritu izan garen informatika tailerretan, aurten erositako Arbela Digitala, biziz eta trebetasun handiz gozatu dute haur hezkuntzako ikasleek. Hona hemen argazki bildumatxo bat, zuek ikus dezazuen nola garatu den tailerra!.

Belén Lucas Pérez, ilustratzailea

Maiatzaren 23 an 3. mailako guztiok liburutegira joan ginen. Han liburu bat, kollage teknika erabiliz, egin genuen. BELÉN LUCAS PÉREZ etorri zen, ilustratzailea da, batzuetan berak ere liburuak idazten ditu. Hark ilustratutako liburuak erakutsi zizkigun. Oso ondo pasatu genuen. Oso dibertigarria izan zen liburua egitea eta oso polita geratu zaigu. 3. mailakoak

Carlos Martinez, a funny storyteller

Last Friday afternoon, May 13th, Carlos Martinez, a funny storyteller, came to our school. He played the guitar and we all sang some songs. The library was “happier” than ever. Next, he told us a scary story, but we were not scared. We were really surprised because we could understand the story, in English! We had a really good time. Thank you, Carlos. See you. Primary 5/6

Kultur astean ipuin kontalaria gure artean

Apirilaren 15ean, eskolako Kultur Astea ospatzen dugun astean, Alberto Bargos, ipuin kontalaria, liburutegira etorri zitzaigun 4. mailako ikasleoi. Ipuin kontalari aritzeaz gain, idazlea ere bada, eta, egun, irakasle dabil Madre de Dios ikastetxean. Ederto egon ginen Alberto egondako saioan. Berak, umoretsu, alai, txotxongilo batzuen laguntzaz, hainbat ipuin narratu zizkigun. Kontatu ez ezik, parte hartze handia bultzatu zuen gure artean, bai ikasle zein andereñoen artean. Hasiera hasieratik interesa piztu zigun, eta arreta eta gogoz entzun genituen ipuin guztiak. Gainera, bere urtebetetze eguna zen, baina zenbat urte bete zituen isilpean gordeko dugu… ZORIONAK! Eta itzuli beste behin, Alberto! 4. mailako ikasleak

Iraide urkiaga ipuin kontalaria

Martxoaren 25ean, Iraide Urkiaga, ipuin kontalaria, gure eskolako liburutegira etorri zen. Ihintzaren iratxoa zuen izena. Basoari buruzko istorio bat kontatu zigun, basoa haserre zegoen zarata, zaborra eta eraikuntzak direla eta. Iratxoaren mezua planeta zaindu behar genuela zen. 1. eta 2. mailako ikasleak adi eta pozik egon ziren kontalariaren mezua ulertu zuten, gainera, parte hartu zuten kontalariak proposatzen zituen ekintzetan. Amaieran ikasleek saritxo bat izan zuten.

Ipuin kontalaria haur hezkuntzan

Rosa Mª Martinezek 4 eta 5 urtekoei ipuin zoragarriak kontatu zizkien. Elefanteek zergatik daukaten sudur luzea jakin genuen, Karlota dortokarekin gozatu genuen eta Perla txakur tranpatiari musu asko eman genizkion. Bat batean ilundu zuen eta gure ilargi maitea zerutik lapurtu ziguten. Eskerrak eguzkiak lagundu ziguten berreskuratzen!!! Zein ondo pasa genuen istoriotxo hauekin!!!

Arte Ederretako Museoan 10-11

Irudia
4 eta 5 urtekoak Bilboko Arte Ederreetako Museora joan ginen. Joateko bidea oinez egin genuen, gure hiria ezagutuz. Deustuko zubitik Nerbioi itsadarraren gainetik pasa ginen eta Casilda Andrearen Parkea zeharkatu genuen. Han ahateak, antzarrak eta indiolarrak ikusi genituen ere. Museoan begiak zabalik eta astiro astiro ibiltzen, koadroak eta eskultura politak ikusi genituen. Kolore, forma, tamaina, material ezberdinak… behaketa lantzeko lagungarriak izan ziren eta bide batez edertasunaz gozatu genuen. Amaitzeko kolunpioetan disfrutatu genuen hango zabuetan.

Bidarteko udal liburutegia

Otsailaren 18 an, 1.go mailako ikasle eta irakasleak Bidarteko Udal Liburutegira joan ginen Mertxe eta Anarekin. Bertan, ipuin kontalari bati entzun genion eta gero liburuak hartzeko eta ikusteko aukera izan genuen, baita ere bazkide nola izan esan ziguten. Gustora egon ginen oso leku atsegina baita.

Zorionak Juan Diego

Artigas 10-11

Aurreko hilabetean Artigas zabortegiaren areto pedagogikoetara joan ginen bisitan. Asko ikasi genuen zaborren trataeraz. Badakizue nora botatzen dituzten Bilbo osoko zaborra? Mendien artean egindako bailara batean. Bete arte bota, zapaldu eta lurrez estali, beste mendi bat egin arte. Harrigarria ezta? Hortaz aparte beira, plastikoa eta beste material batzuk (elektronikoak, adibidez) birziklatzen dira. Zaborra sailkatzeko jolasa da gehien gustatu zitzaiguna. Botoiak sakatuta esan behar genuen txandaka zer nora bota. Amaitzeko gogoratu, gutxitu, berrerabili eta birziklatu. Ez ahaztu etxeetan zaborra sailkatzeaz. Hurrengora arte lagunak. 5. eta 6. mailakoak.

Bikoteka irakurtzen

2010/2011 ikasturtean 2.B eta 6. mailetako ikasleak, familiekin batera, irakurmena hobetzeko programa berria martxan jarri dugu. Programa hau Bartzelonako Unibertsitateak koordinatzen du. Hasieran, irakasleok formazioa jaso genuen, ostean Eskola 2.0 baliabidea erabiliz bai gurasoekin baita ikasleekin ere bi bilera izan genituen programa azaltzeko. Ilusio handiz eta buru belarri ari gara lanean. Ikasturtea amaitu baino lehen emaitzen berri jakinaraziko dizuegu. JO TA KE ONDO IRAKURRI ARTE 2. maila B eta 6. maila

Goio Ramos maisua eta idazlea

Otsailaren 3an GOIO RAMOS maisua eta idazlea gure eskolako liburutegira etorri da. 4. mailako ikasleek bere adineko umeei zuzendutako liburu bat irakurri ondoren, idazlearen bizitza eta lanbidea zein irakurritako liburuan agertzen diren gaiei buruz, ordubetez inguru hitz egin ahal dute. Galdera ugari egin eta gero, Goiok ikasle bakoitzari liburua sinatu zion, elkarrekin pasatutako denborari buruzko oroipen ona izan dezaten.

Mª Angeles Malda gure oroimenean

Irudia
Mª Angeles Malda gure eskolako langile ohia eta lagun arduratsua, baita ere gaur langilea dugun Begoren ama, hil da. Nahiz eta jubilatuta egon, ahal zuen bakoitzean eta jai usaina hartzen zuenean eskolara etortzen zen Olentzerori laguntzeko, aratusteetan mozorrotzeko edo kurtso amaierako jaian txokolatea egiteko. Hemendik aurrera ere beti izango dugu gure oroimenean.

Komikiak egiten ikasi dugu

Komikiak egiten ikasi dugu, eta koadernoan egin beharrean ordenagailuen bidez egin dugu, oso dibertigarria izan da. Hemen dago gure lana, ea zer iruditzen zaizuen! 2. maila B

Gure eskola

Irudia
This picture collage made with Smilebox.

Munduko mahai jolasak

Lehengo egunean eskolan munduko mahai jolasen erakusketa izan genuen. Mahaietan marrak eta arauen arabera kanikak, iturriak edota egur piezak mugitu edo bota behar genituen. Irakasle batzuek arauak azaldu zizkiguten. Ez ziren oso konplikatuak. Gero, talde txikietan aritu ginen lehia atseginean. Denok parte hartu genuen. Oso dibertigarriak ziren eta asko gustatu zitzaizkigun. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak