Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2011

Ipuin kontalaria haur hezkuntzan

Rosa Mª Martinezek 4 eta 5 urtekoei ipuin zoragarriak kontatu zizkien. Elefanteek zergatik daukaten sudur luzea jakin genuen, Karlota dortokarekin gozatu genuen eta Perla txakur tranpatiari musu asko eman genizkion. Bat batean ilundu zuen eta gure ilargi maitea zerutik lapurtu ziguten. Eskerrak eguzkiak lagundu ziguten berreskuratzen!!! Zein ondo pasa genuen istoriotxo hauekin!!!

Arte Ederretako Museoan 10-11

Irudia
4 eta 5 urtekoak Bilboko Arte Ederreetako Museora joan ginen. Joateko bidea oinez egin genuen, gure hiria ezagutuz. Deustuko zubitik Nerbioi itsadarraren gainetik pasa ginen eta Casilda Andrearen Parkea zeharkatu genuen. Han ahateak, antzarrak eta indiolarrak ikusi genituen ere. Museoan begiak zabalik eta astiro astiro ibiltzen, koadroak eta eskultura politak ikusi genituen. Kolore, forma, tamaina, material ezberdinak… behaketa lantzeko lagungarriak izan ziren eta bide batez edertasunaz gozatu genuen. Amaitzeko kolunpioetan disfrutatu genuen hango zabuetan.

Bidarteko udal liburutegia

Otsailaren 18 an, 1.go mailako ikasle eta irakasleak Bidarteko Udal Liburutegira joan ginen Mertxe eta Anarekin. Bertan, ipuin kontalari bati entzun genion eta gero liburuak hartzeko eta ikusteko aukera izan genuen, baita ere bazkide nola izan esan ziguten. Gustora egon ginen oso leku atsegina baita.

Zorionak Juan Diego

Artigas 10-11

Aurreko hilabetean Artigas zabortegiaren areto pedagogikoetara joan ginen bisitan. Asko ikasi genuen zaborren trataeraz. Badakizue nora botatzen dituzten Bilbo osoko zaborra? Mendien artean egindako bailara batean. Bete arte bota, zapaldu eta lurrez estali, beste mendi bat egin arte. Harrigarria ezta? Hortaz aparte beira, plastikoa eta beste material batzuk (elektronikoak, adibidez) birziklatzen dira. Zaborra sailkatzeko jolasa da gehien gustatu zitzaiguna. Botoiak sakatuta esan behar genuen txandaka zer nora bota. Amaitzeko gogoratu, gutxitu, berrerabili eta birziklatu. Ez ahaztu etxeetan zaborra sailkatzeaz. Hurrengora arte lagunak. 5. eta 6. mailakoak.

Bikoteka irakurtzen

2010/2011 ikasturtean 2.B eta 6. mailetako ikasleak, familiekin batera, irakurmena hobetzeko programa berria martxan jarri dugu. Programa hau Bartzelonako Unibertsitateak koordinatzen du. Hasieran, irakasleok formazioa jaso genuen, ostean Eskola 2.0 baliabidea erabiliz bai gurasoekin baita ikasleekin ere bi bilera izan genituen programa azaltzeko. Ilusio handiz eta buru belarri ari gara lanean. Ikasturtea amaitu baino lehen emaitzen berri jakinaraziko dizuegu. JO TA KE ONDO IRAKURRI ARTE 2. maila B eta 6. maila