2011/07/01

Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea

Ekainaren lehenengo astean zehar Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea ospatu genuen eta hainbat ekintza antolatu ere; hona hemen egindako laburpen bat:
  • Munduko hainbat ipuin desberdin irakurri genuen ziklo guztietan.
  • Horma-irudi handi bat izan genuen eskolako sarreran munduko umeen hainbat marrazkiekin osaturik ere.
  • 4., 5. eta 6. mailako umeek “Binta y la gran idea” filma eskolako antzokian ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. Bai filman agertzen den ideia baloragarria!
  • Texas-tik etorritako zortzi lagunekin egon ginen aste bukaeran, goiz oso baten, eta haiek ekarritako abestiekin eta jolasekin aritu ginen eskolan osoan. 
  • Musika senegaldarra izan genuen ere eta danborren soinuen bidez bizi-bizian dantzatu genuen patioan. 
  • Plastika arloan hainbat ekintza egin genituen ere: munduko umeen herriko jantziak margotu, liburu orri banatzaileak… 
  • “Munduko dantzak” izendaturiko abestia, patioan, denok dantzatu genuen eta benetan polita egin genuela! 
  • Eskolako familia batzuek ere eta III. munduko hainbat janari degustazioa eta herri ezberdinetako errezetak ekarri zituzten eta arratsaldean janari hauek denok jateko aukera izan genuen.