Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2012

Zorionak eta Urte Berri On

Aurten ere hostoen bila

Irudia
Udazkena ailegatu da eta Deustuko parkera joan gara hostoak hartzera. Kolore ezberdinetakoak topatu ditugu: batzuk gorriak, besteak laranjak, marroiak, horiak... Horiek udazkeneko kolore politak!!! Gure eskolara eraman ditugu haiekin lan ederrak egiteko.

Solasaldi literarioak eta Talde elkarreragileak

Ikasturtean zehar hainbat solasaldi egin dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean liburu ezberdinak eta interesgarriak irakurri ondoren, denon artean iritziak trukatu ditugu. Oso gustora ibili gara eta hurrengo urtean jarraituko dugu. Nola ez! Talde elkarreragileak ikasturte hasieratik astero eta astean behin egin dugu, matematika arloan. Ikasturtean zehar beste gela batzuk gehitzen joan dira, boluntarioak lortu ahala. Ikasteko aukera izan da, ikasle eta boluntarioekin batera ikasi dugu.  Umeak oso pozik egon dira.

Kulturartekotasun eguna ospatu genuen

Ekainaren 1ean gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen. Oso giro ederra eta lasaia eduki genuen. Famili askok euren  jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko.  Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean. Aurten ekintza berri moduan familien abesbatzak beste herrialde batzuetako  kantu batzuk abestu  zituzten  eta  5 ikaslek haizezko instrumentuekin kontzertu txiki bat opa ziguten.

Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak bertso-saio berezi batean kontserbatorioan

Irudia
Joan den maiatzaren 25ean, 5. eta 6. mailako ikasleok elkartu ginen beste ikastetxe batzuetako ikasleekin  Kontserbatorioan. Hor, ikasturtean zehar bertsogintzan sortutako bertsoekin, bertso-saio berezi bat garatu genuen. Horrez gain, III. Mikroipuin Lehiaketako sari banaketa egin zen. Gure eskolan, Aipamen berezia lortu zuen 5. mailako Terese Tombelle Gómezek Ilargi galdua izenburuko ipuinarekin. Zorionak Terese! Giroa apartekoa izan zen, eta saioan benetan disfrutatu genuela! 5. mailakoak: 6. mailakoak:

2011-12 denporaldian 3. boleibolen / 3º en voleibol liga alevín.

Irudia
2011-12 denporaldian gure eskolako boleiboleko taldea bizkaiko 3. gelditu dira euren mailan. Denporaldi ezin hobea eduki dute. Taldeko partaideak honetxek dira: Mari Jose, María, Rakel, Elisabeth, Terese, Xabier, Patrik, Leire eta Markel. El equipo alevín de voleibol de nuestro colegio ha quedado 3º de Vizcaya en su categoría. Han hecho una temporada inmejorable. Los componentes de este equipo son: Mari Jose, María, Rakel, Elisabeth, Terese, Xabier, Patrik, Leire y Markel.

Zientzia proiektua

Irakasle eta ez irakasleen ametsak

Ikas-Komunitate proiektu barruan, aurten, AMETSaren pausua eman dugu. Horretarako gure eskolako komunitatea osatzen dugun guztiok ametsetan egon gara. Lehenengo ikasleak gero gurasoak eta oraingo honetan bertoko beharginak. Zein da zuk lanean egoteko nahiko zenukeen eskola? eta Zein da zure seme-alabentzat  nahiko zenukeena? Galdera horiek erantzun eta gero batzordeak AMETS guztiak batu, sailkatu eta lehentasunak aukeratuko ditu. Egiten ditugun ametsetatik lortu behar duguna da “DENON ARTEAN AMETSEN BAT GAUZATU EGIA BIHURTU”. Laster ikusiko dugu denok zerbait egia bihurtzen. Irakasleak: Ez irakasleak:

Visita a Gastronomía Vasca

La semana pasada 4 miembros de la Comisión de Comedor, la encargada, la secretaría y dos padres/madres, fueron a visitar la empresa Gastronomía Vasca en donde se elabora la comida que comen nuestros hijos/as. Nos recibieron muy amablemente y nos mostraron todo el proceso de elaboración de la comida. Los menús que comen nuestros hijos/as están supervisados por el Gobierno Vasco y cumplen todas las normas establecidas por él. Salimos con muy buena impresión y nos quedamos más tranquilas/os. Cualquier duda o pregunta al respecto os podéis poner en contacto con algún miembro de la Comisión de Comedor.

¿Cómo ayudarles con las tareas escolares si no sabemos euskera?

El 21 de marzo en el salón de actos de nuestra escuela hubo una charla para explicarnos cómo podemos ayudar a nuestros hijos/hijas en las tareas escolares aunque no sepamos hablar euskera. Esta charla la dio Iñaki Eizmendi y fue del agrado de todos los participantes. Nos puso distintos ejemplos de tareas que se les manda del colegio a nuestros hijos/hijas y nos dijo cómo podíamos ayudarles. Con las directrices que nos dio nos quedo claro que lo importante es valorar el trabajo escolar, mostrar interés por ese trabajo y apoyarles en sus  tareas pero solo apoyarles no hacérselas, ni corregírselas puesto que ese es trabajo de los/las profesores/as. Estuvimos 46 familiares y pudimos estar tranquilos/as puesto que nuestros hijos/as estuvieron bien cuidados/as en la guardería que se organizó en el colegio. 

Familien ametsak

Batzorde koordinatzaileak idazki bat formatu bereziarekin familia guztietara bidali zuen eta bi postontzi ondo apainduta, eskolako sarreretan kokatu ziren, erantzunak jasotzeko.  Guraso delegatuek partizipazioa bultzatu zuten.

Aratusteak 2012

Eskola girotzen

Ama talde batek koordinatzailearekin batera eskola kanpoko horma handi bat girotu dute ametsari buruzko diseinuarekin eta asmatutako leloarekin: “ Sueña, creételo, y hazlo ”, “ Amestu, sinetsi eta egia bihurtu ”

Agate Deuna 2012

Irudia

Olentzeroren eguna

Irudia
Patioan: Gelaz gela: 2 urteko umeekin: 3 urteko umeekin: 4-5 urteko umeekin eta 1. mailakoekin: Eskolako Antzokian Abesten:

Ikasle guztien ametsaren eguna