2012/06/22

Solasaldi literarioak eta Talde elkarreragileak

Ikasturtean zehar hainbat solasaldi egin dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean liburu ezberdinak eta interesgarriak irakurri ondoren, denon artean iritziak trukatu ditugu. Oso gustora ibili gara eta hurrengo urtean jarraituko dugu. Nola ez!

Talde elkarreragileak ikasturte hasieratik astero eta astean behin egin dugu, matematika arloan. Ikasturtean zehar beste gela batzuk gehitzen joan dira, boluntarioak lortu ahala. Ikasteko aukera izan da, ikasle eta boluntarioekin batera ikasi dugu. Umeak oso pozik egon dira.


2012/06/20

Kulturartekotasun eguna ospatu genuen


Ekainaren 1ean gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen.
Oso giro ederra eta lasaia eduki genuen. Famili askok euren  jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko.  Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean. Aurten ekintza berri moduan familien abesbatzak beste herrialde batzuetako  kantu batzuk abestu  zituzten  eta  5 ikaslek haizezko instrumentuekin kontzertu txiki bat opa ziguten.



2012/06/09

Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak bertso-saio berezi batean kontserbatorioan

Joan den maiatzaren 25ean, 5. eta 6. mailako ikasleok elkartu ginen beste ikastetxe batzuetako ikasleekin  Kontserbatorioan. Hor, ikasturtean zehar bertsogintzan sortutako bertsoekin, bertso-saio berezi bat garatu genuen.
Horrez gain, III. Mikroipuin Lehiaketako sari banaketa egin zen. Gure eskolan, Aipamen berezia lortu zuen 5. mailako Terese Tombelle Gómezek Ilargi galdua izenburuko ipuinarekin. Zorionak Terese!

Giroa apartekoa izan zen, eta saioan benetan disfrutatu genuela!


5. mailakoak:


6. mailakoak:



2012/06/04

2011-12 denporaldian 3. boleibolen / 3º en voleibol liga alevín.

2011-12 denporaldian gure eskolako boleiboleko taldea bizkaiko 3. gelditu dira euren mailan.
Denporaldi ezin hobea eduki dute. Taldeko partaideak honetxek dira: Mari Jose, María, Rakel, Elisabeth, Terese, Xabier, Patrik, Leire eta Markel.

El equipo alevín de voleibol de nuestro colegio ha quedado 3º de Vizcaya en su categoría.
Han hecho una temporada inmejorable. Los componentes de este equipo son: Mari Jose, María, Rakel, Elisabeth, Terese, Xabier, Patrik, Leire y Markel.