Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2013

Jolasa heuristikoa edo “altxorraren jolasa” 2 urteko ikasgelan

Jolasa honen bidez eskolako haur txikiei “altxorraren kutxa”ren barruan bildu ditugun objektuak deskubritzeko aukera ematen diegu. Umeek normalean plastikozko jostailuekin eta jostailu estrukturatuekin jolasten dira, oraingo honetan txikiei usten dizkiegun gauzak egunerokoak dira, gure inguruan ditugunak (kortxoak, pintzak, kutxak, tutuak, pilotak…) Umeen eskuetan objektu hauek aldatzen dira, ikerketarako eta gozamenerako jostailuak bihurtzen dira… Zentzumenen bidez objektuen arteko harremanak eta haien ezaugarriak deskubritzen dituzte. Klasifikazioa, formak, ordena, kantitatea, tamainak, mugimendu ezberdinak… manipulazioaren bidez hainbat kontzeptu barneratzen  hasi dira.