Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2014

Deustuko merkatura joan ginen erosketak egitera

Aurten ere, 4 eta 5 urteko umeak Deustuko merkatura joan ginen udazkeneko frutak erostera. Joan baino lehen, aurreko egunetan, erosteko zerrenda prestatu genuen, eta jarraitu behar genuen ibilbidea ondo aztertu genuen ere. Irteeraren egunean eta hurrengoetan erositako fruitu lehorrak eta mamitsuak jan genituen.

Akrosport

Azken aste hauetan gorputz hezkuntzako klaseetan akrosport landu dugu. Baina zer da akrosport? Ba, persona talde batek giza piramide ezberdinak osatzea elkarlanean. Hona hemen emaitza. Zorionak guztioi!! Estas últimas semanas en clase de Educación Física hemos trabajado acrosport. Pero, que es el acrosport? Pues, realizar diferentes pirámides humanas colaborando entre todos en su elaboración. He aquí el resultado. Felicidades a todos!!

Udazkena Deustuko parkean!!!

Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleok udazkena zer den deskubritzeko asmoz Deustuko parkera hurbildu ginen. Kolore eta forma ezberdinetako hostoak bildu genituen ikasgeletan hainbat ekintza burutzeko. Auzoa ezagutu eta udazkeneko ezaugarriak ikasiz gain oso ondo pasa genuen parkeko kolunpioetan eskolako lagunekin jolasten, hori bai dibertigarria!!!

Gure mundua

5 urteko umeekin “Gure mundua” gaia lantzeko, tutoreak lantxo hau prestatu dugu. 5 kontinenteak lantzen dira eta gurasoen jatorrizko herrialdeak kokatzen dira. Hemen uzten dugu zuek ere haiekin ikusteko, komentatzeko ze politak diren herrialde guztiak, ze polita den gure mundua eta ZAINDU BEHAR DUGULA. Las tutoras de 5 años hemos elaborado esta presentación para trabajar con nuestr@s niñ@s el tema “Nuestro mundo”. Se trabajan los 5 continentes y se localizan los países y/o comunidades autónomas de procedencia de sus familias. Aquí os lo dejamos para que también vosotr@s lo veáis con ell@s. Para que comentéis con ell@s lo bonitas que son todas las localidades, lo bonito que es nuestro mundo y QUE DEBEMOS CUIDARLO. Bideo guztiak YouTube-tik   hartuta daude. Hemen daukazue helbideak. Todos los vídeos se han cogido de YouTube. Aquí tenéis las direcciones. Latinoamerica:   Turismo en Nicaragua : https://www.youtube.com/watch?v=96DmokOQyRw "Venezuela"

Itsastrikuen ugalketa bitroan

Bilera batera deitzen zaie IBAIGANEtik DEUSTO Ikastetxera datozen gurasoei / Se convoca a una reunión a las familias procedentes del Colegio IBAIGANE

Irudia

Kulturartekotasun eguna 2014

Maiatzaren 30ean gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen. Egunean zehar, umeen adinaren arabera, hainbat kultur jarduera egin genuen o so giro ederrean eta lasaian. Famili askok euren jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko. Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean.

Kiki Koko eta Moko pailazoak gure eskolan

Pasa den hilabetean Kiki, Koko eta Moko pailazoak gure eskolara etorri ziren gurekin jolastera. Oso dibertigarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen.

Deusto eskolako kirolariak

Irudia

Bilboko Arte Ederren museora

Irudia
4 eta 5 urtekoak, lehenengoak maiatzaren 8an eta bigarrenak 9an, Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen.  Eskolatik oinez abiatu ginen museora eta bidetik “Doña Casilda” parkean ahateak, iturriak, zuhaitzak, loreak,… ikusi genituen. Museora sartu ginenean 4 koadroaren aurrean jesarri ginen aztertzeko. Hain zuzen ere, Felipe II.aren erretratua, Loreontzia platano, limoi eta liburuekin, Jai herrikoia eta Dantza. Museotik irten eta gero, jolastokian egon ginen autobusa hartzeko ordua heldu arte. Oso ondo pasa genuen.                                                                Museoan zehar Descubre el museo

Haur Hezkuntzakoak Campos Elíseos antzokira joan gara

Irudia
Apirilaren 9an 3, 4 eta 5 urteko neska-mutilak “ Bilbon Eskolatik Antzerkira kanpaina ”ren barruan Campos Elíseos antzokira joan ginen gure adinerako egokia den ikuskizuna disfrutatzera. “ Nomadak ” antzezlana ikusi genuen eta hemen daukazue zertan doa.  Oso ondo pasa genuen.

Gorozikara joan ginen

Martxoaren 25ean 5 urteko neska-mutilak Gorozikara joan ginen. Animaliak ikusteko gogo handiz   joan ginen, baina euria dela eta baserri barruan eguna igaro behar genuen,   eta aberak ezin ikusi. Dena den ondo pasatu genuen ogia eta kandelak egiten. Eskerrik asko AMPAri, haiek ordaindu dute eta.

Euskal Astea 2014

Euskal Astea 2014. Apirilaren 7tik 11ra  

Guggenheim museora

Hauxe izan da askorentzat lehenengo irteera Guggenheim museora. Eguraldi ona izan genuenez, oinez atera ginen eskolatik, eta tipi-tapa,tipi-tapa konturatu barik berehala ailegatu ginen. Begiak zabal-zabalik izan genituen animaliak ikusi ahal izateko, batzuk ezkutatuta daude eta! Hurrengo batean Bilbo Arte Ederren museora joango gara. 5 urteko neska-mutilak, martxoak 11 Guggenheim museora - Video Maker

Gure txikitxuak eskolako patioan margotzen eguerdiko orduetan

Artigasen egon ginen

Irudia
Laugarren mailako neska-mutilak Artigaseko zabortegian egon ginen. Han birziklatzen ez den Bilboko zaborra joaten da egunero. Kamioi pila. Birziklatzen dena; beira, plastikoa eta kartoia lantegietara joaten da. Artigasen lurperatzen da beste zaborra mendi arteko bailara batean. Monitoreen azalpenak entzun genituen, maketak ikusi (artean sorpresaren bat), eta simuladorean pelikula ederra. Hamaiketakoa hartu eta zaborra, ontzi berezietara bota eta   banatu genuen. Bueltan autobusean euskal kantak...Gogoratu, berrerabili, birziklatu eta kontsumoa gutxitu. Asko ikasi eta oso ondo pasa genuen. 4. mailakoak.

5. mailakoak suhiltzaileekin

   Otsailaren 5ean, 5. mailako ikasleok Miribillako suhiltzaileen egoitzara joan ginen. 71 zenbakiko Bilbobusa hartu genuen eta ea Bilbo osoa zeharkatuz, heldu ginen. Izugarrizko eraikuntza, benetan! Berri-berria da, badirudi zilarrezko paperez estalita dagoela.    Isabel, gure bila etorri zen eta berarekin gauza asko ikasi genituen suhiltzaileen lanaren gainean. Batzuk praktikak egiten zeuden, beste batzuek irteera bat izan zuten eta guk ikusi genuen zelan abiatzen ziren, kaskoa eta tresnak hartuta.    Ibilgailu mota ezberdinak erakutsi zizkigun Isabelek, eta batean igo ere egin genuen. Kearen gelan sartu ginen. Hor, eta ilunpean,  laberinto batean sartzen dira praktikatzeko. Gutariko batzuek sartu nahi izan genuen, baina Isabelek ez zigun utzi.    Gimnasioan udaltzain batzuk entrenatzen zeuden eta gurekin hizketan aritu ziren. Ondoren, ikasgela batean pelikula bat ikusi genuen. Eta amaitzeko, Isabelek kasko eta aldizkari bana oparitu zizkigun.    Berriz ere autobusa h