Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2015

Gosari osasungarria 2015

Urtero bezala, ESKOLA OSASUNA zerbitzutik aurkeztutako GOSARI OSASUNGARRIA deritzon programan parte hartu dugu. Programa hau Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Zertan datza programa? Laburki azalduko dizuegu: eskolan gosaltzean datza. Hau egin baino lehen, aurreko egunetan ikasleok elikadura eta elikagaien gaineko lana bete dugu klasean. Gero, eskolara datorren medikuak, tutoreak   eta jantokiko arduradunarekin batera adosten du gosaltzeko data. Gurasoei horren berri ematen zaie, egun horretan seme-alabak gosaldu barik bidaltzeko etxetik. Eta listo! Eskolara heldu, motxilak eta jakak ikasgelan utzi, jangelara jeitsi eta...gosaltzera! Denok batera, ikaskide guztiok elkarregaz. Aurten, denetarik izan dugu: esnea, kolakao, zerealak, galletak, ogia, bananak, mandarinak, sagarrak eta madariak. Bukatutakoan, medikuak hortzetako eskuila bana oparitu digu. Jantokia txukun-txukun utziz gero, ikasgelara igo gara berriro.  Bapo gosaldu ondoren, prest egon gara eskola

5 urtekoak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen

Irudia
Urrian, 5 urteko gelako ume guztiak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen. Goizean zehar, ogia eta sagar zukoa egin genituen apurka-apurka, eta arratsaldean, bazkaldu ondoren, bertan zeuden animaliak ikustera joan ginen: txerria, ahuntzak, oiloak, ahateak, ardiak, untxiak… Oso dibertigarria izan zen benetan! Asko ikasi genuen eta itzultzeko gogoz geratu ginen!

Irailean eta urrian bi urteko umeak

Irailean eta urrian ateratako argazkiak hemen ikus ditzakezue.