Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2016

Zorionak eta Urte Berri On

Hiriak eta haurrak

Azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Haurren hiriei buruz jardunaldi batzuk egon ziren. Gure eskolako 5.eta 6.mailetako ikasle batzuk bertan parte hartu zuten eta han euren iritziak jasota gelditu ziren. Gure Bilboko udala Haurren Hirien sarera atxikituta dago, umeen begirada eta parametroetatik abiaraziz hiriak, birpentsatu eta eraldatzeko xedearekin. Arratsaldez helduekin batera lau lan eremutan hausnarketa eta proposamenak egin zituzten: hirigintza eta haurtzaroa, parte-hartzea eta haurtzaroa, haurren eskubideak, jolas eta hiria eta komunitatea, ikaskuntza eta hiria. HerriLaborategiak Francesco Tonucciren haurren Hiria proiektua aurkezten du. Berak,  Francesco Tonuccik mahai ingurutan batutakoa aztertu ondoren, bere ondorioak azaldu zigun denoi: 1.-Hiriak pertsonentzako izan behar direla eta ikasleek lasai eta ziurtasun guztiekin eskoletara bakarrik etorri beharko zirela. 2.-Etxerako lanak ez zirela egon beharko (oso txalotua ikasle guztien alde

Barraskiloak eta Udaberria

Hondartzara goaz

HONDARTZARA GOAZ   from Lourdes on Vimeo .

PREST! aldizkariaren 169. zenbakian

Irudia
Maiatzean, Deustuko eskolak,   “PREST!” aldizkariaren 169. zenbakian “Euskara da euskaldun egiten gaituena” artikulua argitaratu du. 

Haur hezkuntza Arte Ederren Museoan

Maiatzaren 20an 4 eta 5 urteko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Lehengo abentura Deustuko eskolatik oinez joatea izan zen, Deustuko kaletik, Euskalduna zubi gainetik, parketik... eta azkenean Museoa !!! “Museoa deskubritu” programan eskainiko ibilbidea egin genuen. Programa honen bidez haurrek Museoa ezagutzen dute, leku ezberdinetan dauden lau arte lanen behaketa egiten dugu. Artelanen aurrean jesarrita segundo batzuetan isilik aztertu ondoren , banan banan haien iritzia ematen dute, irakasleak galderak eginez hausnarketa ahalbidetzen du. Eta, noski, bisitaldia ondoren... haurrentzat parkean dagoen gunean , zabuetan eta gazteluko txirristetan gozatzera.

2 urteko umeak eta frutak

2 urteko umeak

Euskal astea ondo hasteko...

Euskal Astea 2016

Irudia
Euskal Astea 2016. Maiatzaren 4tik 6ra.

5 urtekoak Urkiola Parke Naturalean

Apirilaren 13an 5 urtekoak Urkiola Parke Naturala ezagutzera joan ginen. Hor gure zain baso zainak  zeuden animalia, landare eta zuhaitzei buruz hainbat azalpen eta istorioak azaltzeko:  ur-andrea, lepazuria, sai arrea, azkonarra, zaldiak, urtxintxa, azeria eta pagoa, zipresa, izeia... Zenbat gauza berri !!! “Buztangorri” azeriak utzitako aztarnak jarraituz basoko beste animalia batzuk deskubritu genituen eta basotik ibiltzearen esperientziaz gozatu genuen. Ibilbidearen amaieran “Buztangorri” aurkitu genuen!!! Azeriaren buztanaren jolasean ibili ginen eta azeriaren kare ta margotu ondoren etxera eraman genuen. Etxerako bidean Mari sorgina agurtu genuen, izan genuen eguraldi zoragarriak bere etxea ikusten utzi gintuen .

3 txerrikumeen etxeak

2 urteko umeak.

Pra pra, pra pra…txunpa, txunpa,txun!!!

Zirku bat etorri zaigu eskolara. Ez, ez… Bost urteko umeek Inauteriak ospatzeko Zirku gaia landu genuen. Horretarako, hainbat ekintza prestatu genituen, hauetako bat, hauxe izan zen: Zirku saioa bat txikien aurrean egin genuen. Begira, begira zein dibertigarria izan zen!

Guggenheim Museora joan ginen

Otsailaren 12an Guggenheim Museora joan ginen bost urteko ume guztiak. Zoragarria izan zen! Eguraldia oso euritsua izan zenez, zoritxarrez autobusez joan behar izan ginen. Bertan, Richar Serraren arte lanak ikusi genituen: Sugearen labirintoa egin genuen, barraskiloz bihurtu ginen, hartzaren kobazuloetan sartu ginen. Dibertigarria izan zen. Amaitzerakoan, tailerra egin genuen, Puppy txakurra margozten ibili ginen eta Serraren lanak birmoldatzen saiatu ginen. Azkenean, autobusaren bila joan ginenean, txaparrada ederra jaso genuen. Baina, ederto pasa genuen! 

2 urtekoak inauteriak prestatzen