Mezuak

5 años etiketa duten argitalpenak ikusgai

Musika ari du

3, 4 eta 5 urteko ikasleak kontzertu bat entzutera joan ginen pasa den otsailaren 15ean, Bilboko BBK salan. Horretan Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin barre egin genuen eta Euskadiko Orkestra Sinfoniko musikariekin disfrutatu genuen.

2017 - Haur Hezkuntzako umeak aratusteak ospatzen

Hondartzara goaz

HONDARTZARA GOAZ   from Lourdes on Vimeo .

Haur hezkuntza Arte Ederren Museoan

Maiatzaren 20an 4 eta 5 urteko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Lehengo abentura Deustuko eskolatik oinez joatea izan zen, Deustuko kaletik, Euskalduna zubi gainetik, parketik... eta azkenean Museoa !!! “Museoa deskubritu” programan eskainiko ibilbidea egin genuen. Programa honen bidez haurrek Museoa ezagutzen dute, leku ezberdinetan dauden lau arte lanen behaketa egiten dugu. Artelanen aurrean jesarrita segundo batzuetan isilik aztertu ondoren , banan banan haien iritzia ematen dute, irakasleak galderak eginez hausnarketa ahalbidetzen du. Eta, noski, bisitaldia ondoren... haurrentzat parkean dagoen gunean , zabuetan eta gazteluko txirristetan gozatzera.

5 urtekoak Urkiola Parke Naturalean

Apirilaren 13an 5 urtekoak Urkiola Parke Naturala ezagutzera joan ginen. Hor gure zain baso zainak  zeuden animalia, landare eta zuhaitzei buruz hainbat azalpen eta istorioak azaltzeko:  ur-andrea, lepazuria, sai arrea, azkonarra, zaldiak, urtxintxa, azeria eta pagoa, zipresa, izeia... Zenbat gauza berri !!! “Buztangorri” azeriak utzitako aztarnak jarraituz basoko beste animalia batzuk deskubritu genituen eta basotik ibiltzearen esperientziaz gozatu genuen. Ibilbidearen amaieran “Buztangorri” aurkitu genuen!!! Azeriaren buztanaren jolasean ibili ginen eta azeriaren kare ta margotu ondoren etxera eraman genuen. Etxerako bidean Mari sorgina agurtu genuen, izan genuen eguraldi zoragarriak bere etxea ikusten utzi gintuen .

Pra pra, pra pra…txunpa, txunpa,txun!!!

Zirku bat etorri zaigu eskolara. Ez, ez… Bost urteko umeek Inauteriak ospatzeko Zirku gaia landu genuen. Horretarako, hainbat ekintza prestatu genituen, hauetako bat, hauxe izan zen: Zirku saioa bat txikien aurrean egin genuen. Begira, begira zein dibertigarria izan zen!

Guggenheim Museora joan ginen

Otsailaren 12an Guggenheim Museora joan ginen bost urteko ume guztiak. Zoragarria izan zen! Eguraldia oso euritsua izan zenez, zoritxarrez autobusez joan behar izan ginen. Bertan, Richar Serraren arte lanak ikusi genituen: Sugearen labirintoa egin genuen, barraskiloz bihurtu ginen, hartzaren kobazuloetan sartu ginen. Dibertigarria izan zen. Amaitzerakoan, tailerra egin genuen, Puppy txakurra margozten ibili ginen eta Serraren lanak birmoldatzen saiatu ginen. Azkenean, autobusaren bila joan ginenean, txaparrada ederra jaso genuen. Baina, ederto pasa genuen! 

5 urtekoak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen

Irudia
Urrian, 5 urteko gelako ume guztiak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen. Goizean zehar, ogia eta sagar zukoa egin genituen apurka-apurka, eta arratsaldean, bazkaldu ondoren, bertan zeuden animaliak ikustera joan ginen: txerria, ahuntzak, oiloak, ahateak, ardiak, untxiak… Oso dibertigarria izan zen benetan! Asko ikasi genuen eta itzultzeko gogoz geratu ginen!

Bilboko Arte Ederren Museora

Maiatzean 4 eta 5 urtekoak Arte Ederren Museora joan ginen. 4 urtekoak lehen aldiz hurbildu ahal izan dira museo batera; 5 urtekoek, berriz, pasa den ikasturtean irteera hau egin zuten eta abenduan Guggenheim Museora joan ziren. Bisitaldi honetan kontaktu zuzen, atsegin eta parte-hartzailea izango dute museoarekin eta artearekin. Artea ikusteaz gain eta begien bistan dutenari buruzko iritzia emateaz gain, haurrek zer den museo bat jakin ahal izango dute, zertarako balio duen, zer dagoen museoaren barruan eta batez ere, bisita honekin gozatzeko aukera eskaintzen diegu. Eskolara itzuli garenean museoan ikusitakoak gure margotegian arte lanak burutzeko ideiak eman dizkigu.  Gu ere artistak gara!!! 4 urtekoak 5 urtekoak Bilboko arte ederren museoa: http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php  

5 urtekoak Basondora joan ginen

Maiatzaren 15ean 5 urteko neska-mutilak Basondora joan ginen animaliak ikustera. Animaliak ikusi eta ukitu ere egin genituen. Oso ondo pasatu genuen. Hemen daukazue haien helbidea: http://www.basondo.com/index.htm   Eskerrik asko AMPAri, bazkideena haiek ordaindu dute eta.

Eguzki-Sistema 5 urte A-B

5 urteko geletan “EGUZKI-SISTEMA” landu eta gero, hemen ikus ditzakezue egindako lana eta antzerkia.

5 urtekoak Guggenheimen

5 urteko ikasleak irakasleekin   lagunduta Guggenheim museora autobusez joan ginen abenduan. Hor Pupi txakurra ikusi eta gero museora sartu ginen. Bi taldetan bananduta eraikina barrutik behatu genuen: formak, koloreak, espazioak…, guztia Guggengeimeko andereñoak azalduta. Ondoren artelan batzuk begiratu genituen eta tailerretara joan ginen margotzera. Amaitu eta gero berriro autobusez itzuli ginen eskolara gure artelanekin.   Oso ondo pasatu genuen.

Deustuko merkatura joan ginen erosketak egitera

Irudia
Aurten ere, 4 eta 5 urteko umeak Deustuko merkatura joan ginen udazkeneko frutak erostera. Joan baino lehen, aurreko egunetan, erosteko zerrenda prestatu genuen, eta jarraitu behar genuen ibilbidea ondo aztertu genuen ere. Irteeraren egunean eta hurrengoetan erositako fruitu lehorrak eta mamitsuak jan genituen.

Gure mundua

5 urteko umeekin “Gure mundua” gaia lantzeko, tutoreak lantxo hau prestatu dugu. 5 kontinenteak lantzen dira eta gurasoen jatorrizko herrialdeak kokatzen dira. Hemen uzten dugu zuek ere haiekin ikusteko, komentatzeko ze politak diren herrialde guztiak, ze polita den gure mundua eta ZAINDU BEHAR DUGULA. Las tutoras de 5 años hemos elaborado esta presentación para trabajar con nuestr@s niñ@s el tema “Nuestro mundo”. Se trabajan los 5 continentes y se localizan los países y/o comunidades autónomas de procedencia de sus familias. Aquí os lo dejamos para que también vosotr@s lo veáis con ell@s. Para que comentéis con ell@s lo bonitas que son todas las localidades, lo bonito que es nuestro mundo y QUE DEBEMOS CUIDARLO. Bideo guztiak YouTube-tik   hartuta daude. Hemen daukazue helbideak. Todos los vídeos se han cogido de YouTube. Aquí tenéis las direcciones. Latinoamerica:   Turismo en Nicaragua : https://www.youtube.com/watch?v=96DmokOQyRw "Venezuela"...