Mezuak

Irteerak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Guggenheim Museora joan ginen

Otsailaren 12an Guggenheim Museora joan ginen bost urteko ume guztiak. Zoragarria izan zen! Eguraldia oso euritsua izan zenez, zoritxarrez autobusez joan behar izan ginen. Bertan, Richar Serraren arte lanak ikusi genituen: Sugearen labirintoa egin genuen, barraskiloz bihurtu ginen, hartzaren kobazuloetan sartu ginen. Dibertigarria izan zen. Amaitzerakoan, tailerra egin genuen, Puppy txakurra margozten ibili ginen eta Serraren lanak birmoldatzen saiatu ginen. Azkenean, autobusaren bila joan ginenean, txaparrada ederra jaso genuen. Baina, ederto pasa genuen! 

Bilboko Arte Ederren Museora

Maiatzean 4 eta 5 urtekoak Arte Ederren Museora joan ginen. 4 urtekoak lehen aldiz hurbildu ahal izan dira museo batera; 5 urtekoek, berriz, pasa den ikasturtean irteera hau egin zuten eta abenduan Guggenheim Museora joan ziren. Bisitaldi honetan kontaktu zuzen, atsegin eta parte-hartzailea izango dute museoarekin eta artearekin. Artea ikusteaz gain eta begien bistan dutenari buruzko iritzia emateaz gain, haurrek zer den museo bat jakin ahal izango dute, zertarako balio duen, zer dagoen museoaren barruan eta batez ere, bisita honekin gozatzeko aukera eskaintzen diegu. Eskolara itzuli garenean museoan ikusitakoak gure margotegian arte lanak burutzeko ideiak eman dizkigu.  Gu ere artistak gara!!! 4 urtekoak 5 urtekoak Bilboko arte ederren museoa: http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php  

5 urtekoak Basondora joan ginen

Maiatzaren 15ean 5 urteko neska-mutilak Basondora joan ginen animaliak ikustera. Animaliak ikusi eta ukitu ere egin genituen. Oso ondo pasatu genuen. Hemen daukazue haien helbidea: http://www.basondo.com/index.htm   Eskerrik asko AMPAri, bazkideena haiek ordaindu dute eta.

5 urtekoak Guggenheimen

5 urteko ikasleak irakasleekin   lagunduta Guggenheim museora autobusez joan ginen abenduan. Hor Pupi txakurra ikusi eta gero museora sartu ginen. Bi taldetan bananduta eraikina barrutik behatu genuen: formak, koloreak, espazioak…, guztia Guggengeimeko andereñoak azalduta. Ondoren artelan batzuk begiratu genituen eta tailerretara joan ginen margotzera. Amaitu eta gero berriro autobusez itzuli ginen eskolara gure artelanekin.   Oso ondo pasatu genuen.

Deustuko merkatura joan ginen erosketak egitera

Irudia
Aurten ere, 4 eta 5 urteko umeak Deustuko merkatura joan ginen udazkeneko frutak erostera. Joan baino lehen, aurreko egunetan, erosteko zerrenda prestatu genuen, eta jarraitu behar genuen ibilbidea ondo aztertu genuen ere. Irteeraren egunean eta hurrengoetan erositako fruitu lehorrak eta mamitsuak jan genituen.

Udazkena Deustuko parkean!!!

Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleok udazkena zer den deskubritzeko asmoz Deustuko parkera hurbildu ginen. Kolore eta forma ezberdinetako hostoak bildu genituen ikasgeletan hainbat ekintza burutzeko. Auzoa ezagutu eta udazkeneko ezaugarriak ikasiz gain oso ondo pasa genuen parkeko kolunpioetan eskolako lagunekin jolasten, hori bai dibertigarria!!!

Bilboko Arte Ederren museora

Irudia
4 eta 5 urtekoak, lehenengoak maiatzaren 8an eta bigarrenak 9an, Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen.  Eskolatik oinez abiatu ginen museora eta bidetik “Doña Casilda” parkean ahateak, iturriak, zuhaitzak, loreak,… ikusi genituen. Museora sartu ginenean 4 koadroaren aurrean jesarri ginen aztertzeko. Hain zuzen ere, Felipe II.aren erretratua, Loreontzia platano, limoi eta liburuekin, Jai herrikoia eta Dantza. Museotik irten eta gero, jolastokian egon ginen autobusa hartzeko ordua heldu arte. Oso ondo pasa genuen.                                                                Museoan zehar Descubre el museo

Haur Hezkuntzakoak Campos Elíseos antzokira joan gara

Irudia
Apirilaren 9an 3, 4 eta 5 urteko neska-mutilak “ Bilbon Eskolatik Antzerkira kanpaina ”ren barruan Campos Elíseos antzokira joan ginen gure adinerako egokia den ikuskizuna disfrutatzera. “ Nomadak ” antzezlana ikusi genuen eta hemen daukazue zertan doa.  Oso ondo pasa genuen.

Gorozikara joan ginen

Martxoaren 25ean 5 urteko neska-mutilak Gorozikara joan ginen. Animaliak ikusteko gogo handiz   joan ginen, baina euria dela eta baserri barruan eguna igaro behar genuen,   eta aberak ezin ikusi. Dena den ondo pasatu genuen ogia eta kandelak egiten. Eskerrik asko AMPAri, haiek ordaindu dute eta.

Guggenheim museora

Hauxe izan da askorentzat lehenengo irteera Guggenheim museora. Eguraldi ona izan genuenez, oinez atera ginen eskolatik, eta tipi-tapa,tipi-tapa konturatu barik berehala ailegatu ginen. Begiak zabal-zabalik izan genituen animaliak ikusi ahal izateko, batzuk ezkutatuta daude eta! Hurrengo batean Bilbo Arte Ederren museora joango gara. 5 urteko neska-mutilak, martxoak 11 Guggenheim museora - Video Maker

Artigasen egon ginen

Irudia
Laugarren mailako neska-mutilak Artigaseko zabortegian egon ginen. Han birziklatzen ez den Bilboko zaborra joaten da egunero. Kamioi pila. Birziklatzen dena; beira, plastikoa eta kartoia lantegietara joaten da. Artigasen lurperatzen da beste zaborra mendi arteko bailara batean. Monitoreen azalpenak entzun genituen, maketak ikusi (artean sorpresaren bat), eta simuladorean pelikula ederra. Hamaiketakoa hartu eta zaborra, ontzi berezietara bota eta   banatu genuen. Bueltan autobusean euskal kantak...Gogoratu, berrerabili, birziklatu eta kontsumoa gutxitu. Asko ikasi eta oso ondo pasa genuen. 4. mailakoak.

5. mailakoak suhiltzaileekin

   Otsailaren 5ean, 5. mailako ikasleok Miribillako suhiltzaileen egoitzara joan ginen. 71 zenbakiko Bilbobusa hartu genuen eta ea Bilbo osoa zeharkatuz, heldu ginen. Izugarrizko eraikuntza, benetan! Berri-berria da, badirudi zilarrezko paperez estalita dagoela.    Isabel, gure bila etorri zen eta berarekin gauza asko ikasi genituen suhiltzaileen lanaren gainean. Batzuk praktikak egiten zeuden, beste batzuek irteera bat izan zuten eta guk ikusi genuen zelan abiatzen ziren, kaskoa eta tresnak hartuta.    Ibilgailu mota ezberdinak erakutsi zizkigun Isabelek, eta batean igo ere egin genuen. Kearen gelan sartu ginen. Hor, eta ilunpean,  laberinto batean sartzen dira praktikatzeko. Gutariko batzuek sartu nahi izan genuen, baina Isabelek ez zigun utzi.    Gimnasioan udaltzain batzuk entrenatzen zeuden eta gurekin hizketan aritu ziren. Ondoren, ikasgela batean pelikula bat ikusi genuen. Eta amaitzeko, Isabelek kasko eta aldizkari bana ...

Deustuko eskolatik Guggemheinera

Urtarrilaren 8an, 2013 urtearen hasieran Deustuko eskolako 3. mailakook Guggemhein Bilboko museora joan ginen bisitan. Oinez abiatu ginen parketik, eta goiz heldu ginenez jolastokian geldiune bat egin genuen. Gero, barruan, oreka landu genuen egituretan, arte lanetan  eta tailerretan. Benetan artisten lanak. Baita etxerako bidean ere gure egiturak eramateko orduan…

BERTAN BILBAO - Ahalondegiko bisita-tailerra

Urtarrilaren 8an, Gabonetako oporretatik bueltan, 6. mailako ikasleok eskolaz kanpoko ekintza interesgarri bat burutu genuen Ahalondegian: bisita-tailerra. Bisitaren iraupena bi ordukoa izan zen. Lehen orduan, erakusketan zehar ibilbide bat egin genuen. Lehenengo partean, Bilboko  argazki batzuk ikusi  genituen, eta gero, Metro Bilbao bideoa ikusi genuen. Argazki eta bideo hauen bidez arkitekturak jaso duen aldaketa ikusi genuen eta gure bizitzan duen eragina aztertu genuen denon artean. Azkeneko partean, Bilboko argazki gehiago ikusi genituen, Guggenheim Bilbao Museoa eraiki baino lehen. Bigarren orduan, ariketa plastiko bat landu genuen tailerrean material birziklatuekin. Gure hiriko zati bat eraiki genuen eta plastilinazko hiritar bat. Bukatzean, zati guztiak elkartu genituen, eta hiria osotasunean ikusteko aukera izan genuen. Argazkietan ikus ditzakezue gure lan ederrak!

Aurten ere hostoen bila

Irudia
Udazkena ailegatu da eta Deustuko parkera joan gara hostoak hartzera. Kolore ezberdinetakoak topatu ditugu: batzuk gorriak, besteak laranjak, marroiak, horiak... Horiek udazkeneko kolore politak!!! Gure eskolara eraman ditugu haiekin lan ederrak egiteko.

Aurten udazkena ere ailegatu zaigu!!!

Azaroaren hasieran, urtero bezala, Haur Hezkuntzakoak udazkenaren zain egon gara, urtaro honetan zuhaitzetan gertatzen diren aldadetak ikusteko, hostoak biltzeko eta gure auzoko parkera egiten dugun txangoaz disfrutatzeko. Aurten, eguraldi zoroa dela eta, uda ez zela amaituko ematen zuen, baina, bai, hemen daukagu berriro gurekin haizea, tenperatura baxuagoak, eta zuhaitzak hostoak galtzen… Haur Hezkuntzakoak

Hostoen bila

Udazkena ailegatu da eta Deustuko parkera joan gara hostoak hartzera. Kolore ezberdinetakoak topatu ditugu: batzuk gorriak, besteak laranjak, marroiak, horiak... Horiek udazkeneko kolore politak!!! Gure eskolara eraman ditugu haiekin lan ederrak egiteko. Ezetz? Begira, begira zein ondo pasa genuen...