Mezuak

Salidas etiketa duten argitalpenak ikusgai

Guggenheim Museora joan ginen

Otsailaren 12an Guggenheim Museora joan ginen bost urteko ume guztiak. Zoragarria izan zen! Eguraldia oso euritsua izan zenez, zoritxarrez autobusez joan behar izan ginen. Bertan, Richar Serraren arte lanak ikusi genituen: Sugearen labirintoa egin genuen, barraskiloz bihurtu ginen, hartzaren kobazuloetan sartu ginen. Dibertigarria izan zen. Amaitzerakoan, tailerra egin genuen, Puppy txakurra margozten ibili ginen eta Serraren lanak birmoldatzen saiatu ginen. Azkenean, autobusaren bila joan ginenean, txaparrada ederra jaso genuen. Baina, ederto pasa genuen! 

5 urtekoak Basondora joan ginen

Maiatzaren 15ean 5 urteko neska-mutilak Basondora joan ginen animaliak ikustera. Animaliak ikusi eta ukitu ere egin genituen. Oso ondo pasatu genuen. Hemen daukazue haien helbidea: http://www.basondo.com/index.htm   Eskerrik asko AMPAri, bazkideena haiek ordaindu dute eta.

5 urtekoak Guggenheimen

5 urteko ikasleak irakasleekin   lagunduta Guggenheim museora autobusez joan ginen abenduan. Hor Pupi txakurra ikusi eta gero museora sartu ginen. Bi taldetan bananduta eraikina barrutik behatu genuen: formak, koloreak, espazioak…, guztia Guggengeimeko andereñoak azalduta. Ondoren artelan batzuk begiratu genituen eta tailerretara joan ginen margotzera. Amaitu eta gero berriro autobusez itzuli ginen eskolara gure artelanekin.   Oso ondo pasatu genuen.

Deustuko merkatura joan ginen erosketak egitera

Irudia
Aurten ere, 4 eta 5 urteko umeak Deustuko merkatura joan ginen udazkeneko frutak erostera. Joan baino lehen, aurreko egunetan, erosteko zerrenda prestatu genuen, eta jarraitu behar genuen ibilbidea ondo aztertu genuen ere. Irteeraren egunean eta hurrengoetan erositako fruitu lehorrak eta mamitsuak jan genituen.

Udazkena Deustuko parkean!!!

Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleok udazkena zer den deskubritzeko asmoz Deustuko parkera hurbildu ginen. Kolore eta forma ezberdinetako hostoak bildu genituen ikasgeletan hainbat ekintza burutzeko. Auzoa ezagutu eta udazkeneko ezaugarriak ikasiz gain oso ondo pasa genuen parkeko kolunpioetan eskolako lagunekin jolasten, hori bai dibertigarria!!!