2018/06/19

Gure eskolako ikasleak Bilboko koraleko “ Eskolan Kantari “ proiektuan

Gure eskolako ikasle batzuk hirugarren mailatik seigarrenera, hogeitabost denetara, astero ostiraletan Nora Franco, Bilboko Koral Elkarteko irakaslearekin, abesten ibili dira gustora.

Ikasle hauek asko disfrutatu dute ostiralero. “Eskolan kantari” proiektuaren bidez  Bilboko Koral Elkarteak musikak elkartzeko eta komunikatzeko daukan gaitasunarekin batu nahi ditu eskola ezberdinetako ikasleak eta ekiditu egon daitezkeen jarrera baztertzaileak.

Aurten parte hartu duten eskolek emanaldi bat eduki dute Deustoko San Felicisimo elizan ekainaren 16an iluntzeko zortzietan.

Bertan egon ginenok aukera izan genuen egindako lanen fruituak entzuteko eta gozatzeko.