Mezuak

Deustu eskola etiketa duten argitalpenak ikusgai

Gure eskolako ikasleak Bilboko koraleko “ Eskolan Kantari “ proiektuan

Irudia
Gure eskolako ikasle batzuk hirugarren mailatik seigarrenera, hogeitabost denetara, astero ostiraletan Nora Franco, Bilboko Koral Elkarteko irakaslearekin, abesten ibili dira gustora. Ikasle hauek asko disfrutatu dute ostiralero. “Eskolan kantari” proiektuaren bidez  Bilboko Koral Elkarteak musikak elkartzeko eta komunikatzeko daukan gaitasunarekin batu nahi ditu eskola ezberdinetako ikasleak eta ekiditu egon daitezkeen jarrera baztertzaileak. Aurten parte hartu duten eskolek emanaldi bat eduki dute Deustoko San Felicisimo elizan ekainaren 16an iluntzeko zortzietan. Bertan egon ginenok aukera izan genuen egindako lanen fruituak entzuteko eta gozatzeko.

Euskal Astea 2018

Irudia
EUSKARAZ HAZI,   EUSKARAZ IKASI   ETA   EUSKARAZ BIZI

Zorionak eta Urte Berri On

Deustuko Eskolan Euskal Astea

KORRIKA-k gure auzotik igaro zenean, Euskal Asterako hainbat ospakizun utzi zizkigun. Haur Hezkuntzako ikasleek abestiak eta dantzak gustura eta gogoz eskaini zizkiguten. Ikasle nagusiek antzezpenak, dantzak, bertsoak... eta euskeraz hainbat ekintza dibertigarriak egin zituzten.

Deustuko Zirkorrika Txiki 2017-03-31

TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!! Zirkorrika Txiki gure auzotik pasa da eta gure ikasleak pozik batu dira beste zentruetako ikasleekin euskararen alde   KORRIKA!!!

2017 - Haur Hezkuntzako umeak aratusteak ospatzen

Zorionak eta Urte Berri On

Hiriak eta haurrak

Azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Haurren hiriei buruz jardunaldi batzuk egon ziren. Gure eskolako 5.eta 6.mailetako ikasle batzuk bertan parte hartu zuten eta han euren iritziak jasota gelditu ziren. Gure Bilboko udala Haurren Hirien sarera atxikituta dago, umeen begirada eta parametroetatik abiaraziz hiriak, birpentsatu eta eraldatzeko xedearekin. Arratsaldez helduekin batera lau lan eremutan hausnarketa eta proposamenak egin zituzten: hirigintza eta haurtzaroa, parte-hartzea eta haurtzaroa, haurren eskubideak, jolas eta hiria eta komunitatea, ikaskuntza eta hiria. HerriLaborategiak Francesco Tonucciren haurren Hiria proiektua aurkezten du. Berak,  Francesco Tonuccik mahai ingurutan batutakoa aztertu ondoren, bere ondorioak azaldu zigun denoi: 1.-Hiriak pertsonentzako izan behar direla eta ikasleek lasai eta ziurtasun guztiekin eskoletara bakarrik etorri beharko zirela. 2.-Etxerako lanak ez zirela egon beharko (oso txalotua ikasle guztien ...

PREST! aldizkariaren 169. zenbakian

Irudia
Maiatzean, Deustuko eskolak,   “PREST!” aldizkariaren 169. zenbakian “Euskara da euskaldun egiten gaituena” artikulua argitaratu du. 

Euskal astea ondo hasteko...

Euskal Astea 2016

Irudia
Euskal Astea 2016. Maiatzaren 4tik 6ra.

Zorionak eta Urte Berri On

Gosari osasungarria 2015

Urtero bezala, ESKOLA OSASUNA zerbitzutik aurkeztutako GOSARI OSASUNGARRIA deritzon programan parte hartu dugu. Programa hau Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Zertan datza programa? Laburki azalduko dizuegu: eskolan gosaltzean datza. Hau egin baino lehen, aurreko egunetan ikasleok elikadura eta elikagaien gaineko lana bete dugu klasean. Gero, eskolara datorren medikuak, tutoreak   eta jantokiko arduradunarekin batera adosten du gosaltzeko data. Gurasoei horren berri ematen zaie, egun horretan seme-alabak gosaldu barik bidaltzeko etxetik. Eta listo! Eskolara heldu, motxilak eta jakak ikasgelan utzi, jangelara jeitsi eta...gosaltzera! Denok batera, ikaskide guztiok elkarregaz. Aurten, denetarik izan dugu: esnea, kolakao, zerealak, galletak, ogia, bananak, mandarinak, sagarrak eta madariak. Bukatutakoan, medikuak hortzetako eskuila bana oparitu digu. Jantokia txukun-txukun utziz gero, ikasgelara igo gara berriro.  Bapo gosaldu ondoren, prest egon ga...

Eguzki-Sistema 5 urte A-B

5 urteko geletan “EGUZKI-SISTEMA” landu eta gero, hemen ikus ditzakezue egindako lana eta antzerkia.

Euskal astea 2015

Irudia

2015 Aratusteak

HAUR HEKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA

Bilera batera deitzen zaie IBAIGANEtik DEUSTO Ikastetxera datozen gurasoei / Se convoca a una reunión a las familias procedentes del Colegio IBAIGANE

Irudia

Kulturartekotasun eguna 2014

Maiatzaren 30ean gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen. Egunean zehar, umeen adinaren arabera, hainbat kultur jarduera egin genuen o so giro ederrean eta lasaian. Famili askok euren jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko. Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean.

Kiki Koko eta Moko pailazoak gure eskolan

Pasa den hilabetean Kiki, Koko eta Moko pailazoak gure eskolara etorri ziren gurekin jolastera. Oso dibertigarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen.

Deusto eskolako kirolariak

Irudia