Mezuak

Kantak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Gure eskolako ikasleak Bilboko koraleko “ Eskolan Kantari “ proiektuan

Irudia
Gure eskolako ikasle batzuk hirugarren mailatik seigarrenera, hogeitabost denetara, astero ostiraletan Nora Franco, Bilboko Koral Elkarteko irakaslearekin, abesten ibili dira gustora. Ikasle hauek asko disfrutatu dute ostiralero. “Eskolan kantari” proiektuaren bidez  Bilboko Koral Elkarteak musikak elkartzeko eta komunikatzeko daukan gaitasunarekin batu nahi ditu eskola ezberdinetako ikasleak eta ekiditu egon daitezkeen jarrera baztertzaileak. Aurten parte hartu duten eskolek emanaldi bat eduki dute Deustoko San Felicisimo elizan ekainaren 16an iluntzeko zortzietan. Bertan egon ginenok aukera izan genuen egindako lanen fruituak entzuteko eta gozatzeko.

Umeen antzezlanak

Aurten ere, euskal astea ospatu genuen gure eskolan. Urtero bezala, beste ekintzen artean, gurasoek umeen antzezlanak ikusi zituzten. Ekintza honetan talde guztiek parte hartu zuten. Hemen daukazue 3 eta 5 urtekoen ekitaldia. 3 urteko neska baten aitari esker, hona hemen, etorkizuneko artisten lehen urratsak.

Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak bertso-saio berezi batean kontserbatorioan

Irudia
Joan den maiatzaren 25ean, 5. eta 6. mailako ikasleok elkartu ginen beste ikastetxe batzuetako ikasleekin  Kontserbatorioan. Hor, ikasturtean zehar bertsogintzan sortutako bertsoekin, bertso-saio berezi bat garatu genuen. Horrez gain, III. Mikroipuin Lehiaketako sari banaketa egin zen. Gure eskolan, Aipamen berezia lortu zuen 5. mailako Terese Tombelle Gómezek Ilargi galdua izenburuko ipuinarekin. Zorionak Terese! Giroa apartekoa izan zen, eta saioan benetan disfrutatu genuela! 5. mailakoak: 6. mailakoak:

Irakasle eta ez irakasleen ametsak

Ikas-Komunitate proiektu barruan, aurten, AMETSaren pausua eman dugu. Horretarako gure eskolako komunitatea osatzen dugun guztiok ametsetan egon gara. Lehenengo ikasleak gero gurasoak eta oraingo honetan bertoko beharginak. Zein da zuk lanean egoteko nahiko zenukeen eskola? eta Zein da zure seme-alabentzat  nahiko zenukeena? Galdera horiek erantzun eta gero batzordeak AMETS guztiak batu, sailkatu eta lehentasunak aukeratuko ditu. Egiten ditugun ametsetatik lortu behar duguna da “DENON ARTEAN AMETSEN BAT GAUZATU EGIA BIHURTU”. Laster ikusiko dugu denok zerbait egia bihurtzen. Irakasleak: Ez irakasleak:

Aratusteak 2012

Agate Deuna 2012

Irudia

Olentzeroren eguna

Irudia
Patioan: Gelaz gela: 2 urteko umeekin: 3 urteko umeekin: 4-5 urteko umeekin eta 1. mailakoekin: Eskolako Antzokian Abesten:

Ikasle guztien ametsaren eguna

Deustu eskolako ametsen kanta

Irudia
“Amets, amets egin..” (Itziarrek egokitua)

Agate Deuna