Mezuak

Kulturartekotasun eguna etiketa duten argitalpenak ikusgai

Kulturartekotasunaren eguna ospatu genuen

Irudia
Maiatzaren 31an eskolan Kulturartekotasunaren eguna ospatu genuen. Ikasleek munduko herrialde ezberdinetako jolasetan jolastu ziren, familiek haien herrien janariak prestatu zituzten konpartitzeko, arratsaldean eskolako guztiok dantza egin genuen. Oso jai polita izan zen.  Hona hemen dantzaren bideoa: Kulturartekotasuna Deusto eskola 2019

Kulturartekotasun eguna 2014

Maiatzaren 30ean gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen. Egunean zehar, umeen adinaren arabera, hainbat kultur jarduera egin genuen o so giro ederrean eta lasaian. Famili askok euren jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko. Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean.