Mezuak

Kulturartekotasuna etiketa duten argitalpenak ikusgai

Kulturartekotasunaren eguna ospatu genuen

Irudia
Maiatzaren 31an eskolan Kulturartekotasunaren eguna ospatu genuen. Ikasleek munduko herrialde ezberdinetako jolasetan jolastu ziren, familiek haien herrien janariak prestatu zituzten konpartitzeko, arratsaldean eskolako guztiok dantza egin genuen. Oso jai polita izan zen.  Hona hemen dantzaren bideoa: Kulturartekotasuna Deusto eskola 2019

Kulturartekotasun eguna 2014

Maiatzaren 30ean gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen. Egunean zehar, umeen adinaren arabera, hainbat kultur jarduera egin genuen o so giro ederrean eta lasaian. Famili askok euren jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko. Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean.

Kulturartekotasun eguna

Maiatzaren 31an gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen. Oso giro ederra eta lasaia eduki genuen. Famili askok euren jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko. Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean.

Kulturartekotasun eguna ospatu genuen

Ekainaren 1ean gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen. Oso giro ederra eta lasaia eduki genuen. Famili askok euren  jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko.  Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean. Aurten ekintza berri moduan familien abesbatzak beste herrialde batzuetako  kantu batzuk abestu  zituzten  eta  5 ikaslek haizezko instrumentuekin kontzertu txiki bat opa ziguten.

Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea

Ekainaren lehenengo astean zehar Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea ospatu genuen eta hainbat ekintza antolatu ere; hona hemen egindako laburpen bat: Munduko hainbat ipuin desberdin irakurri genuen ziklo guztietan. Horma-irudi handi bat izan genuen eskolako sarreran munduko umeen hainbat marrazkiekin osaturik ere. 4., 5. eta 6. mailako umeek “Binta y la gran idea” filma eskolako antzokian ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. Bai filman agertzen den ideia baloragarria! Texas-tik etorritako zortzi lagunekin egon ginen aste bukaeran, goiz oso baten, eta haiek ekarritako abestiekin eta jolasekin aritu ginen eskolan osoan.  Musika senegaldarra izan genuen ere eta danborren soinuen bidez bizi-bizian dantzatu genuen patioan.  Plastika arloan hainbat ekintza egin genituen ere: munduko umeen herriko jantziak margotu, liburu orri banatzaileak…  “Munduko dantzak” izendaturiko abestia, patioan, denok dantzatu genuen eta benetan polita egin genuela!  Eskolako fami...

Kulturartekotasunaren eguna

Irudia
Maiatzaren 21ean, Deustu ikastetxeko partaide guztiok (guraso, ikasle eta irakasleok) ekintza ezberdinetan aritu gara munduko kulturak hobeto ezagutzeko. Ekintza hauetan beste herrialde batzuetako Kultura eta ohiturak aztertu ditugu. Horretarako ipuinak, hormairudiak, pelikulak eta jakiak erabili ditugu. Ipuinak landu ondoren, ikasleek ondoko gelakoei konta diete landutako ipuina. Goizean zehar, ikasleek munduko mapan euren argazkiak ipini dituzte. Astean zehar, kulturaniztasunari buruzko pelikulak ikusi ditugu. Emanaldi honetan, ikuskera zabala eta kritiko batean oinarrituta, gaur egungo gaiak sakontzeko aukera eduki dugu ikasleekin batera. Kulturartekotasunaren lanak sakondu ondoren, ikasleek herrialde desberdinei buruzko muralak osatu dituzte patioan. Guraso elkarteak antolatuta eta familien laguntza eta parte-hartze zuzenarekin, janari ezberdin dastapena antolatu dugu.