Mezuak
Photopeach etiketa duten argitalpenak ikusgai
Zientzia proiektua
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Irakasle eta ez irakasleen ametsak
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Ikas-Komunitate proiektu barruan, aurten, AMETSaren pausua eman dugu. Horretarako gure eskolako komunitatea osatzen dugun guztiok ametsetan egon gara. Lehenengo ikasleak gero gurasoak eta oraingo honetan bertoko beharginak. Zein da zuk lanean egoteko nahiko zenukeen eskola? eta Zein da zure seme-alabentzat nahiko zenukeena? Galdera horiek erantzun eta gero batzordeak AMETS guztiak batu, sailkatu eta lehentasunak aukeratuko ditu. Egiten ditugun ametsetatik lortu behar duguna da “DENON ARTEAN AMETSEN BAT GAUZATU EGIA BIHURTU”. Laster ikusiko dugu denok zerbait egia bihurtzen. Irakasleak: Ez irakasleak:
Olentzeroren eguna
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Aurten udazkena ere ailegatu zaigu!!!
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Azaroaren hasieran, urtero bezala, Haur Hezkuntzakoak udazkenaren zain egon gara, urtaro honetan zuhaitzetan gertatzen diren aldadetak ikusteko, hostoak biltzeko eta gure auzoko parkera egiten dugun txangoaz disfrutatzeko. Aurten, eguraldi zoroa dela eta, uda ez zela amaituko ematen zuen, baina, bai, hemen daukagu berriro gurekin haizea, tenperatura baxuagoak, eta zuhaitzak hostoak galtzen… Haur Hezkuntzakoak
Beldur Astea 2011
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Deustuko Eskolako Bibliotekako bloga zabaldu dugu eta hona hemen "Beldur Astea 2011" ko erakusketan zehar egin genituen argazki bildumatxoa. Hau bakarrik doakio pasabidean egin genituen erakusketari eta hau da onena: umeak bibliotekaren apalategietatik begira-begira ibili zirela beldurrari buruzko liburuen bila. Gainera, ikasleek, beraiek antolatu eta pasabidean jarri zituzten komikiak, aldizkariak eta haiek egindako beldurrezko apaingarriak.... Egunak aurrera zihoazen araberan magia-errezetak, ipuin laburrak, olerkiak... idatzi zituzten ere. Aste bi hauetan liburutegia bete-beterik izan dugu eskolan. Pasa den ostiralean, eguerdian 44 ikasle etorri ziren. Eta gure liburutegiaren blogaren izena eta helbidea hemen dituzue: BIBLIOTXOKOA: http://bibliotxokoa.blogspot.com/
Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Ekainaren lehenengo astean zehar Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea ospatu genuen eta hainbat ekintza antolatu ere; hona hemen egindako laburpen bat: Munduko hainbat ipuin desberdin irakurri genuen ziklo guztietan. Horma-irudi handi bat izan genuen eskolako sarreran munduko umeen hainbat marrazkiekin osaturik ere. 4., 5. eta 6. mailako umeek “Binta y la gran idea” filma eskolako antzokian ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. Bai filman agertzen den ideia baloragarria! Texas-tik etorritako zortzi lagunekin egon ginen aste bukaeran, goiz oso baten, eta haiek ekarritako abestiekin eta jolasekin aritu ginen eskolan osoan. Musika senegaldarra izan genuen ere eta danborren soinuen bidez bizi-bizian dantzatu genuen patioan. Plastika arloan hainbat ekintza egin genituen ere: munduko umeen herriko jantziak margotu, liburu orri banatzaileak… “Munduko dantzak” izendaturiko abestia, patioan, denok dantzatu genuen eta benetan polita egin genuela! Eskolako fami...
Carlos Martinez, a funny storyteller
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Last Friday afternoon, May 13th, Carlos Martinez, a funny storyteller, came to our school. He played the guitar and we all sang some songs. The library was “happier” than ever. Next, he told us a scary story, but we were not scared. We were really surprised because we could understand the story, in English! We had a really good time. Thank you, Carlos. See you. Primary 5/6
Goio Ramos maisua eta idazlea
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Otsailaren 3an GOIO RAMOS maisua eta idazlea gure eskolako liburutegira etorri da. 4. mailako ikasleek bere adineko umeei zuzendutako liburu bat irakurri ondoren, idazlearen bizitza eta lanbidea zein irakurritako liburuan agertzen diren gaiei buruz, ordubetez inguru hitz egin ahal dute. Galdera ugari egin eta gero, Goiok ikasle bakoitzari liburua sinatu zion, elkarrekin pasatutako denborari buruzko oroipen ona izan dezaten.
Udazkeneko produktuen erakusketa
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Udazkena etortzean, liburutegiko arduradunak erakusketa ederra oparitzen digu garaiko produktuek osatua. Intxaurrak, urrak, ezkurrak, kalabazak, pikuak, mahatsak, eztia, gaztainak e. a. Basoko fruituek eta hostoek ere apainduta. Produktu bakoitza hiru hizkuntzatan idatzia agertzen da, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesaz. Erakusketa honetan ikasleek ere parte hartzen dute ahal dutena ekarriz. Era honetan parte hartzen eta errespetatzen ikasten dute. Txikien andereñoak ikasleekin ikustera datoz. Gaiak erakusten zaizkie. Forma, kolorea, gogor edo biguntasuna egiaztatzen dute... batzuetan irudietan besterik ikusi ez dutena aurre-aurrean daukate. Erdiko pisuan kokatzen dugu, liburutegiaren alboan. Horrela ikasleek askotan ikus dezakete liburuen bila etortzean edota eskolaz kanpoko ekintzak egiterakoan. Nahi duena ere etor daitezke nahi badu.
Getxoko Dinosauro Parkea
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Bilbo garbi
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Maiatzean 5. eta 6. mailako neska-mutilok irteera berezia izan genuen. Bilbao garbi zaborra batzeko garraio zerbitzua ikustera joan ginen Elorrietara eta Ametzolara autobus dotore batean. Ibilgailu mota desberdinak azaldu zizkiguten. Oso garbiak danak. Baina interesgarriena Ametzolako zaborrak batzeko sistema pneumatikoa izan zen. Usainik ere botatzen ez zuena. Zaborren arazoaz kontzientzia hartu genuen. Gutxiago sortu, birziklatu eta berriztu. Beti ere jatorrian sailkatzea beharrezkoa dugu eta gure eskuetan dago, kartoia eta papera, ontziak eta plastikoak, bidrioa, organikoa, pilak... Txangoa asko gustatu zitzaigun. Aida, María, Kevin eta Adrian - 5. maila
Hostoen bila
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Udazkena ailegatu da eta Deustuko parkera joan gara hostoak hartzera. Kolore ezberdinetakoak topatu ditugu: batzuk gorriak, besteak laranjak, marroiak, horiak... Horiek udazkeneko kolore politak!!! Gure eskolara eraman ditugu haiekin lan ederrak egiteko. Ezetz? Begira, begira zein ondo pasa genuen...
Lehen Hezkuntza Santanderren
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Ekainaren 16an, Lehen Hezkuntzako umeok Santanderrera joan ginen. Ikasturte bukaerako txango zoragarria, benetan! Bidaia apur bat luzea izan arren, ez ginen larregi zorabiatu. La Magdalena ra heldu eta, lehendabizi, zoora abiatu ginen. Hor, pinguinoak, fokak eta itsas lehoiak ikusi genituen. Inguru zoragarri horretan ez zen ezer falta: itsaslabarrak, jolasgune ederra, zelai zabalak, hondartza eta… nola ez! Izozki goxoak eta merkeak!
Haur hezkuntzakoak Artxandan egon gara!
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Gu ere Guggemheimera
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Guggemheimera joan ginen
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Apirilaren 2an, bigarren mailakook Guggenheim museora joan ginen. Han bi orduko bisita egin genuen. Lehenengo orduan, Murakamiren koadroak eta eskulturak aztertu genituen hango begiraleen laguntzaz. Gero tailerrera joan ginen gure artelanak egitera. Bisita ahaztezina izan zen!! Datorren urtean bueltatu nahi dugu. 2. maila