Mezuak

Youtube etiketa duten argitalpenak ikusgai

5 urtekoak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen

Irudia
Urrian, 5 urteko gelako ume guztiak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen. Goizean zehar, ogia eta sagar zukoa egin genituen apurka-apurka, eta arratsaldean, bazkaldu ondoren, bertan zeuden animaliak ikustera joan ginen: txerria, ahuntzak, oiloak, ahateak, ardiak, untxiak… Oso dibertigarria izan zen benetan! Asko ikasi genuen eta itzultzeko gogoz geratu ginen!

Deustuko merkatura joan ginen erosketak egitera

Irudia
Aurten ere, 4 eta 5 urteko umeak Deustuko merkatura joan ginen udazkeneko frutak erostera. Joan baino lehen, aurreko egunetan, erosteko zerrenda prestatu genuen, eta jarraitu behar genuen ibilbidea ondo aztertu genuen ere. Irteeraren egunean eta hurrengoetan erositako fruitu lehorrak eta mamitsuak jan genituen.

Gure txikitxuak eskolako patioan margotzen eguerdiko orduetan

Irudia

Eskolako 5. eta 6. mailako ikasleak bertso-saio berezi batean kontserbatorioan

Irudia
Joan den maiatzaren 25ean, 5. eta 6. mailako ikasleok elkartu ginen beste ikastetxe batzuetako ikasleekin  Kontserbatorioan. Hor, ikasturtean zehar bertsogintzan sortutako bertsoekin, bertso-saio berezi bat garatu genuen. Horrez gain, III. Mikroipuin Lehiaketako sari banaketa egin zen. Gure eskolan, Aipamen berezia lortu zuen 5. mailako Terese Tombelle Gómezek Ilargi galdua izenburuko ipuinarekin. Zorionak Terese! Giroa apartekoa izan zen, eta saioan benetan disfrutatu genuela! 5. mailakoak: 6. mailakoak:

09-10 Azken Jaia

Basondo

1. eta 2. maila