Mezuak

denborapasak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Tintin erakusketa ibiltaria Deustuko eskolan!!!

Irudia
Pasa den astetik Bibliotxokoa ( http://bibliotxokoa.blogspot.com/2011/11/tintinen-abenturen-erakusketa-deustun.html )  blogean esan genuenez Tintin abenturen erakusketa Bibliotekako eskolan dugu, 1. solairuan kokatuta,    hain zuzen, denok ikusteko aukera izateko.  Erakusketa hau Eskolako Bibliotekak eramaten duen Irakurtzearen Planaren barruan dugu. Tintinen abenturen erakusketa datorren abenduaren 14ra arte izango dugu eskolan eta den-denok gonbidaturik zaudete ikusteko. Ez dut denborarik izan argazkiak igotzeko baina laster igoko ditut zuek ikus eta goza ditzazuen baina zera esango dizuet: bai ikasleek, irakasleek eta familiek gustoko handiz hartu dutela erakusketa behin eta berriro adierazi baitute oso berezia dela eta gainera, "Musika Eskola" dugunez gero ere ikusle gehiago ditugu erakusketa honetan parte hartzeko.  Bitartean  Bibliotxokoaren blogean   uzten dizkizuet galdera-sorta txiki bat abenduaren 7an egingo den zozketan parte ha...

Matemágicas

Irudia
Udan ere matemagia rekin jolasten Bakarrik ala laguntzaz matematikarekin magia egin dezakezu. Ezetz ausartu? Hasteko argazkiaren gainean klikatu Ondo pasa oporretan!

Udazkenean gaudenez...

Udazkenean gaudenez, anima zaitezte udazken-hitzak letra-zopa honetan bilatzen. Nahiz eta irudiak eduki, hemen dituzue agertzen diren hitzak: intxaurrak, zuhaitza, hostoak, gaztainak, perretxikoa, horixka, gorrixka eta euria.