Mezuak

12-13 Azken jaia

KULKI gure Euskal Astean

6. mailakoei agurra

Umeen antzezlanak

Aurten ere, euskal astea ospatu genuen gure eskolan. Urtero bezala, beste ekintzen artean, gurasoek umeen antzezlanak ikusi zituzten. Ekintza honetan talde guztiek parte hartu zuten. Hemen daukazue 3 eta 5 urtekoen ekitaldia. 3 urteko neska baten aitari esker, hona hemen, etorkizuneko artisten lehen urratsak.

Gorlizera

Ekainaren 5ean 3, 4 eta 5 urteko umeak Gorlizera joan ginen eguna pasatzera. Oso ondo pasatu genuen.

Kulturartekotasun eguna

Maiatzaren 31an gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen. Oso giro ederra eta lasaia eduki genuen. Famili askok euren jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko. Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean.

Jolasa heuristikoa edo “altxorraren jolasa” 2 urteko ikasgelan

Jolasa honen bidez eskolako haur txikiei “altxorraren kutxa”ren barruan bildu ditugun objektuak deskubritzeko aukera ematen diegu. Umeek normalean plastikozko jostailuekin eta jostailu estrukturatuekin jolasten dira, oraingo honetan txikiei usten dizkiegun gauzak egunerokoak dira, gure inguruan ditugunak (kortxoak, pintzak, kutxak, tutuak, pilotak…) Umeen eskuetan objektu hauek aldatzen dira, ikerketarako eta gozamenerako jostailuak bihurtzen dira… Zentzumenen bidez objektuen arteko harremanak eta haien ezaugarriak deskubritzen dituzte. Klasifikazioa, formak, ordena, kantitatea, tamainak, mugimendu ezberdinak… manipulazioaren bidez hainbat kontzeptu barneratzen  hasi dira.