Mezuak

Gure eskolako ikasleak Bilboko koraleko “ Eskolan Kantari “ proiektuan

Irudia
Gure eskolako ikasle batzuk hirugarren mailatik seigarrenera, hogeitabost denetara, astero ostiraletan Nora Franco, Bilboko Koral Elkarteko irakaslearekin, abesten ibili dira gustora. Ikasle hauek asko disfrutatu dute ostiralero. “Eskolan kantari” proiektuaren bidez  Bilboko Koral Elkarteak musikak elkartzeko eta komunikatzeko daukan gaitasunarekin batu nahi ditu eskola ezberdinetako ikasleak eta ekiditu egon daitezkeen jarrera baztertzaileak. Aurten parte hartu duten eskolek emanaldi bat eduki dute Deustoko San Felicisimo elizan ekainaren 16an iluntzeko zortzietan. Bertan egon ginenok aukera izan genuen egindako lanen fruituak entzuteko eta gozatzeko.

Euskal Astea 2018

Irudia
EUSKARAZ HAZI,   EUSKARAZ IKASI   ETA   EUSKARAZ BIZI

Zorionak eta Urte Berri On

Egunkaria

Deustuko Eskolan Euskal Astea

KORRIKA-k gure auzotik igaro zenean, Euskal Asterako hainbat ospakizun utzi zizkigun. Haur Hezkuntzako ikasleek abestiak eta dantzak gustura eta gogoz eskaini zizkiguten. Ikasle nagusiek antzezpenak, dantzak, bertsoak... eta euskeraz hainbat ekintza dibertigarriak egin zituzten.

Deustuko Zirkorrika Txiki 2017-03-31

TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA!!! Zirkorrika Txiki gure auzotik pasa da eta gure ikasleak pozik batu dira beste zentruetako ikasleekin euskararen alde   KORRIKA!!!

ONDO PASATZEKO JOLASAK

Irudia
Euskerazko lana EGUNERO sartu hemen eta euskera saioa (ordu 1 osoa) jolasak egiten egon behar zarete. Konprobatuko dut egiten duzuela eta orain ...  GOAZEN  ONDO PASATZERA !!!    👌👌 JOLASAK