MERIENDATZERA

Jonek, gure bertsolariak, beste jarduera prestatu du zuentzat:

Kaixo! Gustatu zitzaizuen aurreko asteko saioa?  Ziur nago gustura aritu zinetela eta horregatik bidaltzen dizuet gaur bestelako proposamen hau.
Beti bezala, gozatzeko tartea hartuz, animatu etxeko guztiak zuekin lanera, ziur ondo pasatuko duzuela!Orain entzun adi! Nire asteko meriendekin aspertuta ideia bat otu zait, koadro bat marraztu dut frutarekin, entzun meriendatzera audioan nire proposamena eta hutsuneak bete:

MERIENDATZERA

Meriendan …………….. dago
zein aspergarria,
gaurko okurritu zait
ideia berria.

unnamed.jpg

5555555555
Zuritzen bost ………………
beti da berdina
ba orain izango da
lurra mandarina.
Paisai bat egingo dut
erreza gainera
bidaiatu nahi nuke
……………. aldera.
Platanoa palmondo
bate …………….. da
koadroa amaitutzat
emango dut jada
Errez izan daitezke
………….. hostoak
fruta guztiak dira
gure gustukoak.
Nire irudimena
bidaliz airera,
……………… atera naiz
ni meriendatzera.
Gustatu zaizue proposamena? Ba orain zuen txanda da! Marraztu koadroak zuen meriendarekin atera argazkia eta bidali ikastolara bertso bati lagunduta,
besteei ere meriendatzeko ideia berriak emango dizkiegu honela.

………………………………………….
da nire merienda
………………………………………….
dago beti denda.
………………………………………………..
erabili dut nik,
……………………………………………...
oso ondo dakit.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

GORBEIA

PATIOKO JOLASAK/JUEGOS EN EL PATIO