Mezuak

Animaliak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Nola jaiotzen dira txitak?

Irudia
Konpetentzia zientifikoa lantzeko "Nola jaiotzen dira animaliak?" proiektua Haur Hezkuntzako 4 urteko geletan garatu dugu. Inkubadorea gelan izan dugu, 21 egun pasa ondoren txitak nola jaiotzen diren ikusi dugu.

Barraskiloak eta Udaberria

5 urtekoak Urkiola Parke Naturalean

Apirilaren 13an 5 urtekoak Urkiola Parke Naturala ezagutzera joan ginen. Hor gure zain baso zainak  zeuden animalia, landare eta zuhaitzei buruz hainbat azalpen eta istorioak azaltzeko:  ur-andrea, lepazuria, sai arrea, azkonarra, zaldiak, urtxintxa, azeria eta pagoa, zipresa, izeia... Zenbat gauza berri !!! “Buztangorri” azeriak utzitako aztarnak jarraituz basoko beste animalia batzuk deskubritu genituen eta basotik ibiltzearen esperientziaz gozatu genuen. Ibilbidearen amaieran “Buztangorri” aurkitu genuen!!! Azeriaren buztanaren jolasean ibili ginen eta azeriaren kare ta margotu ondoren etxera eraman genuen. Etxerako bidean Mari sorgina agurtu genuen, izan genuen eguraldi zoragarriak bere etxea ikusten utzi gintuen .

5 urtekoak Basondora joan ginen

Maiatzaren 15ean 5 urteko neska-mutilak Basondora joan ginen animaliak ikustera. Animaliak ikusi eta ukitu ere egin genituen. Oso ondo pasatu genuen. Hemen daukazue haien helbidea: http://www.basondo.com/index.htm   Eskerrik asko AMPAri, bazkideena haiek ordaindu dute eta.