5 urtekoak Urkiola Parke Naturalean

Apirilaren 13an 5 urtekoak Urkiola Parke Naturala ezagutzera joan ginen.

Hor gure zain baso zainak  zeuden animalia, landare eta zuhaitzei buruz hainbat azalpen eta istorioak azaltzeko:  ur-andrea, lepazuria, sai arrea, azkonarra, zaldiak, urtxintxa, azeria eta pagoa, zipresa, izeia... Zenbat gauza berri !!!

“Buztangorri” azeriak utzitako aztarnak jarraituz basoko beste animalia batzuk deskubritu genituen eta basotik ibiltzearen esperientziaz gozatu genuen. Ibilbidearen amaieran “Buztangorri” aurkitu genuen!!!

Azeriaren buztanaren jolasean ibili ginen eta azeriaren kareta margotu ondoren etxera eraman genuen.

Etxerako bidean Mari sorgina agurtu genuen, izan genuen eguraldi zoragarriak bere etxea ikusten utzi gintuen.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

GORBEIA

PATIOKO JOLASAK/JUEGOS EN EL PATIO