Mezuak

Haur Hezkuntza etiketa duten argitalpenak ikusgai

MERKATURA JOAN GARA

Irudia
AZAROAN MERKATURA JOAN GINEN En noviembre fuimos al mercado GURE EROSKETAK EGITEKO ZERRENDA ERAMAN GENUEN Llevamos una lista para hacer nuestras compras LEHENENGO OILOTEGIRA JOAN GINEN Primero fuimos a la pollería  HORTIK ARRAINDEGIRA JOAN GINEN ARRAINAK IKUSTERA De allí fuimos a la pescadería a ver los peces ETA AZKENIK GURE EROSKETAK EGITEKO MOMENTUA HELDU ZEN.  FRUITADENDARA JOAN GINEN Y por último llegó el momento de hacer nuestras compras. Fuimos a la frutería ZE DIBERTIGARRIA DEN EROSKETAK EGITEA!!! ¡Qué divertido es hacer la compras! ETA EROSITAKO GUZTIA HURRENGO EGUNETAN JAN GENUEN HAMAIKETAKOAN.  Y lo que compramos nos los comimos los siguientes días en el almuerzo.  

Areitz soroa - hh4 eta hh5

"BI AHIZPAK" Ipuin kontalaria

Irudia
Haur Hezkuntzako irakasleak , geletan egunero ikasleekin egiten egiten duten gauza bat, zuekin, denokin konpartitzera animatu dira. Zer da?:   IPUIN KONTALARIA . Zein ideia ona!! Zuek ere ANIMA ZAITEZTE bat egitera eta gurekin konpartitzera. El  profesorado de infantil, se ha animado a compartir con tod@s  vosotr@s una actividad que a diario realizan con su alumnado: . ¿Qué es?      CUENTACUENTOS .    ¡qué buena idea! ANIMAOS a preparar uno y a compartirlo con nosostr@s.

Nola jaiotzen dira txitak?

Irudia
Konpetentzia zientifikoa lantzeko "Nola jaiotzen dira animaliak?" proiektua Haur Hezkuntzako 4 urteko geletan garatu dugu. Inkubadorea gelan izan dugu, 21 egun pasa ondoren txitak nola jaiotzen diren ikusi dugu.

Musika ari du

3, 4 eta 5 urteko ikasleak kontzertu bat entzutera joan ginen pasa den otsailaren 15ean, Bilboko BBK salan. Horretan Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin barre egin genuen eta Euskadiko Orkestra Sinfoniko musikariekin disfrutatu genuen.

2017 - Haur Hezkuntzako umeak aratusteak ospatzen

Barraskiloak eta Udaberria

Hondartzara goaz

HONDARTZARA GOAZ   from Lourdes on Vimeo .

Haur hezkuntza Arte Ederren Museoan

Maiatzaren 20an 4 eta 5 urteko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Lehengo abentura Deustuko eskolatik oinez joatea izan zen, Deustuko kaletik, Euskalduna zubi gainetik, parketik... eta azkenean Museoa !!! “Museoa deskubritu” programan eskainiko ibilbidea egin genuen. Programa honen bidez haurrek Museoa ezagutzen dute, leku ezberdinetan dauden lau arte lanen behaketa egiten dugu. Artelanen aurrean jesarrita segundo batzuetan isilik aztertu ondoren , banan banan haien iritzia ematen dute, irakasleak galderak eginez hausnarketa ahalbidetzen du. Eta, noski, bisitaldia ondoren... haurrentzat parkean dagoen gunean , zabuetan eta gazteluko txirristetan gozatzera.

2 urteko umeak eta frutak

2 urteko umeak

5 urtekoak Urkiola Parke Naturalean

Apirilaren 13an 5 urtekoak Urkiola Parke Naturala ezagutzera joan ginen. Hor gure zain baso zainak  zeuden animalia, landare eta zuhaitzei buruz hainbat azalpen eta istorioak azaltzeko:  ur-andrea, lepazuria, sai arrea, azkonarra, zaldiak, urtxintxa, azeria eta pagoa, zipresa, izeia... Zenbat gauza berri !!! “Buztangorri” azeriak utzitako aztarnak jarraituz basoko beste animalia batzuk deskubritu genituen eta basotik ibiltzearen esperientziaz gozatu genuen. Ibilbidearen amaieran “Buztangorri” aurkitu genuen!!! Azeriaren buztanaren jolasean ibili ginen eta azeriaren kare ta margotu ondoren etxera eraman genuen. Etxerako bidean Mari sorgina agurtu genuen, izan genuen eguraldi zoragarriak bere etxea ikusten utzi gintuen .

3 txerrikumeen etxeak

2 urteko umeak.

Pra pra, pra pra…txunpa, txunpa,txun!!!

Zirku bat etorri zaigu eskolara. Ez, ez… Bost urteko umeek Inauteriak ospatzeko Zirku gaia landu genuen. Horretarako, hainbat ekintza prestatu genituen, hauetako bat, hauxe izan zen: Zirku saioa bat txikien aurrean egin genuen. Begira, begira zein dibertigarria izan zen!

Guggenheim Museora joan ginen

Otsailaren 12an Guggenheim Museora joan ginen bost urteko ume guztiak. Zoragarria izan zen! Eguraldia oso euritsua izan zenez, zoritxarrez autobusez joan behar izan ginen. Bertan, Richar Serraren arte lanak ikusi genituen: Sugearen labirintoa egin genuen, barraskiloz bihurtu ginen, hartzaren kobazuloetan sartu ginen. Dibertigarria izan zen. Amaitzerakoan, tailerra egin genuen, Puppy txakurra margozten ibili ginen eta Serraren lanak birmoldatzen saiatu ginen. Azkenean, autobusaren bila joan ginenean, txaparrada ederra jaso genuen. Baina, ederto pasa genuen! 

2 urtekoak inauteriak prestatzen

5 urtekoak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen

Irudia
Urrian, 5 urteko gelako ume guztiak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen. Goizean zehar, ogia eta sagar zukoa egin genituen apurka-apurka, eta arratsaldean, bazkaldu ondoren, bertan zeuden animaliak ikustera joan ginen: txerria, ahuntzak, oiloak, ahateak, ardiak, untxiak… Oso dibertigarria izan zen benetan! Asko ikasi genuen eta itzultzeko gogoz geratu ginen!

Irailean eta urrian bi urteko umeak

Irailean eta urrian ateratako argazkiak hemen ikus ditzakezue.

Bilboko Arte Ederren Museora

Maiatzean 4 eta 5 urtekoak Arte Ederren Museora joan ginen. 4 urtekoak lehen aldiz hurbildu ahal izan dira museo batera; 5 urtekoek, berriz, pasa den ikasturtean irteera hau egin zuten eta abenduan Guggenheim Museora joan ziren. Bisitaldi honetan kontaktu zuzen, atsegin eta parte-hartzailea izango dute museoarekin eta artearekin. Artea ikusteaz gain eta begien bistan dutenari buruzko iritzia emateaz gain, haurrek zer den museo bat jakin ahal izango dute, zertarako balio duen, zer dagoen museoaren barruan eta batez ere, bisita honekin gozatzeko aukera eskaintzen diegu. Eskolara itzuli garenean museoan ikusitakoak gure margotegian arte lanak burutzeko ideiak eman dizkigu.  Gu ere artistak gara!!! 4 urtekoak 5 urtekoak Bilboko arte ederren museoa: http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php  

5 urtekoak Basondora joan ginen

Maiatzaren 15ean 5 urteko neska-mutilak Basondora joan ginen animaliak ikustera. Animaliak ikusi eta ukitu ere egin genituen. Oso ondo pasatu genuen. Hemen daukazue haien helbidea: http://www.basondo.com/index.htm   Eskerrik asko AMPAri, bazkideena haiek ordaindu dute eta.

Eguzki-Sistema 5 urte A-B

5 urteko geletan “EGUZKI-SISTEMA” landu eta gero, hemen ikus ditzakezue egindako lana eta antzerkia.