Haur hezkuntza Arte Ederren Museoan

Maiatzaren 20an 4 eta 5 urteko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen.

Lehengo abentura Deustuko eskolatik oinez joatea izan zen, Deustuko kaletik, Euskalduna zubi gainetik, parketik... eta azkenean Museoa !!!

“Museoa deskubritu” programan eskainiko ibilbidea egin genuen. Programa honen bidez haurrek Museoa ezagutzen dute, leku ezberdinetan dauden lau arte lanen behaketa egiten dugu. Artelanen aurrean jesarrita segundo batzuetan isilik aztertu ondoren , banan banan haien iritzia ematen dute, irakasleak galderak eginez hausnarketa ahalbidetzen du.

Eta, noski, bisitaldia ondoren... haurrentzat parkean dagoen gunean , zabuetan eta gazteluko txirristetan gozatzera.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

PATIOKO JOLASAK/JUEGOS EN EL PATIO

GORBEIA

FAMILIA ETA IKASLEEI AGURRA