Mezuak

Educación artística etiketa duten argitalpenak ikusgai

Gure eskolako ikasleak Bilboko koraleko “ Eskolan Kantari “ proiektuan

Irudia
Gure eskolako ikasle batzuk hirugarren mailatik seigarrenera, hogeitabost denetara, astero ostiraletan Nora Franco, Bilboko Koral Elkarteko irakaslearekin, abesten ibili dira gustora. Ikasle hauek asko disfrutatu dute ostiralero. “Eskolan kantari” proiektuaren bidez  Bilboko Koral Elkarteak musikak elkartzeko eta komunikatzeko daukan gaitasunarekin batu nahi ditu eskola ezberdinetako ikasleak eta ekiditu egon daitezkeen jarrera baztertzaileak. Aurten parte hartu duten eskolek emanaldi bat eduki dute Deustoko San Felicisimo elizan ekainaren 16an iluntzeko zortzietan. Bertan egon ginenok aukera izan genuen egindako lanen fruituak entzuteko eta gozatzeko.

Euskal Astea 2018

Irudia
EUSKARAZ HAZI,   EUSKARAZ IKASI   ETA   EUSKARAZ BIZI

Deustuko Eskolan Euskal Astea

KORRIKA-k gure auzotik igaro zenean, Euskal Asterako hainbat ospakizun utzi zizkigun. Haur Hezkuntzako ikasleek abestiak eta dantzak gustura eta gogoz eskaini zizkiguten. Ikasle nagusiek antzezpenak, dantzak, bertsoak... eta euskeraz hainbat ekintza dibertigarriak egin zituzten.

Haur hezkuntza Arte Ederren Museoan

Maiatzaren 20an 4 eta 5 urteko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Lehengo abentura Deustuko eskolatik oinez joatea izan zen, Deustuko kaletik, Euskalduna zubi gainetik, parketik... eta azkenean Museoa !!! “Museoa deskubritu” programan eskainiko ibilbidea egin genuen. Programa honen bidez haurrek Museoa ezagutzen dute, leku ezberdinetan dauden lau arte lanen behaketa egiten dugu. Artelanen aurrean jesarrita segundo batzuetan isilik aztertu ondoren , banan banan haien iritzia ematen dute, irakasleak galderak eginez hausnarketa ahalbidetzen du. Eta, noski, bisitaldia ondoren... haurrentzat parkean dagoen gunean , zabuetan eta gazteluko txirristetan gozatzera.

2 urteko umeak eta frutak

2 urteko umeak

Bilboko Arte Ederren Museora

Maiatzean 4 eta 5 urtekoak Arte Ederren Museora joan ginen. 4 urtekoak lehen aldiz hurbildu ahal izan dira museo batera; 5 urtekoek, berriz, pasa den ikasturtean irteera hau egin zuten eta abenduan Guggenheim Museora joan ziren. Bisitaldi honetan kontaktu zuzen, atsegin eta parte-hartzailea izango dute museoarekin eta artearekin. Artea ikusteaz gain eta begien bistan dutenari buruzko iritzia emateaz gain, haurrek zer den museo bat jakin ahal izango dute, zertarako balio duen, zer dagoen museoaren barruan eta batez ere, bisita honekin gozatzeko aukera eskaintzen diegu. Eskolara itzuli garenean museoan ikusitakoak gure margotegian arte lanak burutzeko ideiak eman dizkigu.  Gu ere artistak gara!!! 4 urtekoak 5 urtekoak Bilboko arte ederren museoa: http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php  

Deustuko eskolatik Guggemheinera

Urtarrilaren 8an, 2013 urtearen hasieran Deustuko eskolako 3. mailakook Guggemhein Bilboko museora joan ginen bisitan. Oinez abiatu ginen parketik, eta goiz heldu ginenez jolastokian geldiune bat egin genuen. Gero, barruan, oreka landu genuen egituretan, arte lanetan  eta tailerretan. Benetan artisten lanak. Baita etxerako bidean ere gure egiturak eramateko orduan…

BERTAN BILBAO - Ahalondegiko bisita-tailerra

Urtarrilaren 8an, Gabonetako oporretatik bueltan, 6. mailako ikasleok eskolaz kanpoko ekintza interesgarri bat burutu genuen Ahalondegian: bisita-tailerra. Bisitaren iraupena bi ordukoa izan zen. Lehen orduan, erakusketan zehar ibilbide bat egin genuen. Lehenengo partean, Bilboko  argazki batzuk ikusi  genituen, eta gero, Metro Bilbao bideoa ikusi genuen. Argazki eta bideo hauen bidez arkitekturak jaso duen aldaketa ikusi genuen eta gure bizitzan duen eragina aztertu genuen denon artean. Azkeneko partean, Bilboko argazki gehiago ikusi genituen, Guggenheim Bilbao Museoa eraiki baino lehen. Bigarren orduan, ariketa plastiko bat landu genuen tailerrean material birziklatuekin. Gure hiriko zati bat eraiki genuen eta plastilinazko hiritar bat. Bukatzean, zati guztiak elkartu genituen, eta hiria osotasunean ikusteko aukera izan genuen. Argazkietan ikus ditzakezue gure lan ederrak!

Eskola girotzen

Ama talde batek koordinatzailearekin batera eskola kanpoko horma handi bat girotu dute ametsari buruzko diseinuarekin eta asmatutako leloarekin: “ Sueña, creételo, y hazlo ”, “ Amestu, sinetsi eta egia bihurtu ”

Ikasle guztien ametsaren eguna

4 eta 5 urtekoak jazz kontzertuan egon ginen

Irudia
Azaroak 14an 4 eta 5 urteko ikasleak BBK aretoara jazz kontzertua entzutera, ikustera eta disfrutatzera joan ginen. “Ta ta ta jazz” izeneko laukoteak umeei jazzarekin gozatzen erakutsi zien. Saioaren dinamika musika-tresnen eta jolasaren inguruan garatu zen. Haur guztiei kartulina bana eman zien. Kartulina bakoitzean instrumento baten marrazkia zegoen (Kontrabaxua, pianoa, bateria eta ahotsa); zuzenean jotzen ari ziren tresnak zeintzuk diren asmatu behar zuten. Oholtza gainera igotzeko aukera izan zuten eta instrumentuak jotzeko eta ikusteko ere. 50 minutko ikuskizuna umeei asko gustatu zizatzien, honen froga eskolan egin zituzten marrazkiak izan zen:

Arte Hezkuntza arloan...

Irudia
Arte Hezkuntza arloan hainbat teknika landu ditugu aurten 6. mailan. Apirilean, Picasso artistaren hainbat obra aztertzen egon ginen eta Historiarekin batera landu ere, Espainiako Gerra Zibila, 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa aztertuz, hain zuzen. Hona hemen 6. mailako ikasleek "Guernica" obrari buruzko egindako dekonstruzioaren hainbat marrazki koloreetan oinarriturik. Hauek eskolan ditugu erakusketan eta baita oihalez egindako beste "Collage"batzuk ere. Zorionak guztioi, artista hutsak zarete! Gehiago ikusteko klikatu hemen: Kate Berdea