BERTAN BILBAO - Ahalondegiko bisita-tailerra

Urtarrilaren 8an, Gabonetako oporretatik bueltan, 6. mailako ikasleok eskolaz kanpoko ekintza interesgarri bat burutu genuen Ahalondegian: bisita-tailerra.
Bisitaren iraupena bi ordukoa izan zen. Lehen orduan, erakusketan zehar ibilbide bat egin genuen. Lehenengo partean, Bilboko  argazki batzuk ikusi  genituen, eta gero, Metro Bilbao bideoa ikusi genuen. Argazki eta bideo hauen bidez arkitekturak jaso duen aldaketa ikusi genuen eta gure bizitzan duen eragina aztertu genuen denon artean. Azkeneko partean, Bilboko argazki gehiago ikusi genituen, Guggenheim Bilbao Museoa eraiki baino lehen.
Bigarren orduan, ariketa plastiko bat landu genuen tailerrean material birziklatuekin. Gure hiriko zati bat eraiki genuen eta plastilinazko hiritar bat. Bukatzean, zati guztiak elkartu genituen, eta hiria osotasunean ikusteko aukera izan genuen.
Argazkietan ikus ditzakezue gure lan ederrak!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

GORBEIA

PATIOKO JOLASAK/JUEGOS EN EL PATIO