Mezuak

Arte hezkuntza etiketa duten argitalpenak ikusgai

Haur hezkuntza Arte Ederren Museoan

Maiatzaren 20an 4 eta 5 urteko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Lehengo abentura Deustuko eskolatik oinez joatea izan zen, Deustuko kaletik, Euskalduna zubi gainetik, parketik... eta azkenean Museoa !!! “Museoa deskubritu” programan eskainiko ibilbidea egin genuen. Programa honen bidez haurrek Museoa ezagutzen dute, leku ezberdinetan dauden lau arte lanen behaketa egiten dugu. Artelanen aurrean jesarrita segundo batzuetan isilik aztertu ondoren , banan banan haien iritzia ematen dute, irakasleak galderak eginez hausnarketa ahalbidetzen du. Eta, noski, bisitaldia ondoren... haurrentzat parkean dagoen gunean , zabuetan eta gazteluko txirristetan gozatzera.

2 urteko umeak eta frutak

2 urteko umeak

Bilboko Arte Ederren Museora

Maiatzean 4 eta 5 urtekoak Arte Ederren Museora joan ginen. 4 urtekoak lehen aldiz hurbildu ahal izan dira museo batera; 5 urtekoek, berriz, pasa den ikasturtean irteera hau egin zuten eta abenduan Guggenheim Museora joan ziren. Bisitaldi honetan kontaktu zuzen, atsegin eta parte-hartzailea izango dute museoarekin eta artearekin. Artea ikusteaz gain eta begien bistan dutenari buruzko iritzia emateaz gain, haurrek zer den museo bat jakin ahal izango dute, zertarako balio duen, zer dagoen museoaren barruan eta batez ere, bisita honekin gozatzeko aukera eskaintzen diegu. Eskolara itzuli garenean museoan ikusitakoak gure margotegian arte lanak burutzeko ideiak eman dizkigu.  Gu ere artistak gara!!! 4 urtekoak 5 urtekoak Bilboko arte ederren museoa: http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php  

Bilboko Arte Ederren museora

Irudia
4 eta 5 urtekoak, lehenengoak maiatzaren 8an eta bigarrenak 9an, Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen.  Eskolatik oinez abiatu ginen museora eta bidetik “Doña Casilda” parkean ahateak, iturriak, zuhaitzak, loreak,… ikusi genituen. Museora sartu ginenean 4 koadroaren aurrean jesarri ginen aztertzeko. Hain zuzen ere, Felipe II.aren erretratua, Loreontzia platano, limoi eta liburuekin, Jai herrikoia eta Dantza. Museotik irten eta gero, jolastokian egon ginen autobusa hartzeko ordua heldu arte. Oso ondo pasa genuen.                                                                Museoan zehar Descubre el museo

Deustuko eskolatik Guggemheinera

Urtarrilaren 8an, 2013 urtearen hasieran Deustuko eskolako 3. mailakook Guggemhein Bilboko museora joan ginen bisitan. Oinez abiatu ginen parketik, eta goiz heldu ginenez jolastokian geldiune bat egin genuen. Gero, barruan, oreka landu genuen egituretan, arte lanetan  eta tailerretan. Benetan artisten lanak. Baita etxerako bidean ere gure egiturak eramateko orduan…

BERTAN BILBAO - Ahalondegiko bisita-tailerra

Urtarrilaren 8an, Gabonetako oporretatik bueltan, 6. mailako ikasleok eskolaz kanpoko ekintza interesgarri bat burutu genuen Ahalondegian: bisita-tailerra. Bisitaren iraupena bi ordukoa izan zen. Lehen orduan, erakusketan zehar ibilbide bat egin genuen. Lehenengo partean, Bilboko  argazki batzuk ikusi  genituen, eta gero, Metro Bilbao bideoa ikusi genuen. Argazki eta bideo hauen bidez arkitekturak jaso duen aldaketa ikusi genuen eta gure bizitzan duen eragina aztertu genuen denon artean. Azkeneko partean, Bilboko argazki gehiago ikusi genituen, Guggenheim Bilbao Museoa eraiki baino lehen. Bigarren orduan, ariketa plastiko bat landu genuen tailerrean material birziklatuekin. Gure hiriko zati bat eraiki genuen eta plastilinazko hiritar bat. Bukatzean, zati guztiak elkartu genituen, eta hiria osotasunean ikusteko aukera izan genuen. Argazkietan ikus ditzakezue gure lan ederrak!

Eskola girotzen

Ama talde batek koordinatzailearekin batera eskola kanpoko horma handi bat girotu dute ametsari buruzko diseinuarekin eta asmatutako leloarekin: “ Sueña, creételo, y hazlo ”, “ Amestu, sinetsi eta egia bihurtu ”

Ikasle guztien ametsaren eguna

Tintin erakusketa ibiltaria Deustuko eskolan!!!

Irudia
Pasa den astetik Bibliotxokoa ( http://bibliotxokoa.blogspot.com/2011/11/tintinen-abenturen-erakusketa-deustun.html )  blogean esan genuenez Tintin abenturen erakusketa Bibliotekako eskolan dugu, 1. solairuan kokatuta,    hain zuzen, denok ikusteko aukera izateko.  Erakusketa hau Eskolako Bibliotekak eramaten duen Irakurtzearen Planaren barruan dugu. Tintinen abenturen erakusketa datorren abenduaren 14ra arte izango dugu eskolan eta den-denok gonbidaturik zaudete ikusteko. Ez dut denborarik izan argazkiak igotzeko baina laster igoko ditut zuek ikus eta goza ditzazuen baina zera esango dizuet: bai ikasleek, irakasleek eta familiek gustoko handiz hartu dutela erakusketa behin eta berriro adierazi baitute oso berezia dela eta gainera, "Musika Eskola" dugunez gero ere ikusle gehiago ditugu erakusketa honetan parte hartzeko.  Bitartean  Bibliotxokoaren blogean   uzten dizkizuet galdera-sorta txiki bat abenduaren 7an egingo den zozketan parte ha...

Arte Hezkuntza arloan...

Irudia
Arte Hezkuntza arloan hainbat teknika landu ditugu aurten 6. mailan. Apirilean, Picasso artistaren hainbat obra aztertzen egon ginen eta Historiarekin batera landu ere, Espainiako Gerra Zibila, 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa aztertuz, hain zuzen. Hona hemen 6. mailako ikasleek "Guernica" obrari buruzko egindako dekonstruzioaren hainbat marrazki koloreetan oinarriturik. Hauek eskolan ditugu erakusketan eta baita oihalez egindako beste "Collage"batzuk ere. Zorionak guztioi, artista hutsak zarete! Gehiago ikusteko klikatu hemen: Kate Berdea