Mezuak

Primaria etiketa duten argitalpenak ikusgai

Artigasen egon ginen

Irudia
Laugarren mailako neska-mutilak Artigaseko zabortegian egon ginen. Han birziklatzen ez den Bilboko zaborra joaten da egunero. Kamioi pila. Birziklatzen dena; beira, plastikoa eta kartoia lantegietara joaten da. Artigasen lurperatzen da beste zaborra mendi arteko bailara batean. Monitoreen azalpenak entzun genituen, maketak ikusi (artean sorpresaren bat), eta simuladorean pelikula ederra. Hamaiketakoa hartu eta zaborra, ontzi berezietara bota eta   banatu genuen. Bueltan autobusean euskal kantak...Gogoratu, berrerabili, birziklatu eta kontsumoa gutxitu. Asko ikasi eta oso ondo pasa genuen. 4. mailakoak.

6. mailakoei agurra

Deustuko eskolatik Guggemheinera

Urtarrilaren 8an, 2013 urtearen hasieran Deustuko eskolako 3. mailakook Guggemhein Bilboko museora joan ginen bisitan. Oinez abiatu ginen parketik, eta goiz heldu ginenez jolastokian geldiune bat egin genuen. Gero, barruan, oreka landu genuen egituretan, arte lanetan  eta tailerretan. Benetan artisten lanak. Baita etxerako bidean ere gure egiturak eramateko orduan…

BERTAN BILBAO - Ahalondegiko bisita-tailerra

Urtarrilaren 8an, Gabonetako oporretatik bueltan, 6. mailako ikasleok eskolaz kanpoko ekintza interesgarri bat burutu genuen Ahalondegian: bisita-tailerra. Bisitaren iraupena bi ordukoa izan zen. Lehen orduan, erakusketan zehar ibilbide bat egin genuen. Lehenengo partean, Bilboko  argazki batzuk ikusi  genituen, eta gero, Metro Bilbao bideoa ikusi genuen. Argazki eta bideo hauen bidez arkitekturak jaso duen aldaketa ikusi genuen eta gure bizitzan duen eragina aztertu genuen denon artean. Azkeneko partean, Bilboko argazki gehiago ikusi genituen, Guggenheim Bilbao Museoa eraiki baino lehen. Bigarren orduan, ariketa plastiko bat landu genuen tailerrean material birziklatuekin. Gure hiriko zati bat eraiki genuen eta plastilinazko hiritar bat. Bukatzean, zati guztiak elkartu genituen, eta hiria osotasunean ikusteko aukera izan genuen. Argazkietan ikus ditzakezue gure lan ederrak!

2011-12 denporaldian 3. boleibolen / 3º en voleibol liga alevín.

Irudia
2011-12 denporaldian gure eskolako boleiboleko taldea bizkaiko 3. gelditu dira euren mailan. Denporaldi ezin hobea eduki dute. Taldeko partaideak honetxek dira: Mari Jose, María, Rakel, Elisabeth, Terese, Xabier, Patrik, Leire eta Markel. El equipo alevín de voleibol de nuestro colegio ha quedado 3º de Vizcaya en su categoría. Han hecho una temporada inmejorable. Los componentes de este equipo son: Mari Jose, María, Rakel, Elisabeth, Terese, Xabier, Patrik, Leire y Markel.

Zientzia proiektua

Olentzeroren eguna

Irudia
Patioan: Gelaz gela: 2 urteko umeekin: 3 urteko umeekin: 4-5 urteko umeekin eta 1. mailakoekin: Eskolako Antzokian Abesten:

Tintin erakusketa ibiltaria Deustuko eskolan!!!

Irudia
Pasa den astetik Bibliotxokoa ( http://bibliotxokoa.blogspot.com/2011/11/tintinen-abenturen-erakusketa-deustun.html )  blogean esan genuenez Tintin abenturen erakusketa Bibliotekako eskolan dugu, 1. solairuan kokatuta,    hain zuzen, denok ikusteko aukera izateko.  Erakusketa hau Eskolako Bibliotekak eramaten duen Irakurtzearen Planaren barruan dugu. Tintinen abenturen erakusketa datorren abenduaren 14ra arte izango dugu eskolan eta den-denok gonbidaturik zaudete ikusteko. Ez dut denborarik izan argazkiak igotzeko baina laster igoko ditut zuek ikus eta goza ditzazuen baina zera esango dizuet: bai ikasleek, irakasleek eta familiek gustoko handiz hartu dutela erakusketa behin eta berriro adierazi baitute oso berezia dela eta gainera, "Musika Eskola" dugunez gero ere ikusle gehiago ditugu erakusketa honetan parte hartzeko.  Bitartean  Bibliotxokoaren blogean   uzten dizkizuet galdera-sorta txiki bat abenduaren 7an egingo den zozketan parte ha...

Arte Hezkuntza arloan...

Irudia
Arte Hezkuntza arloan hainbat teknika landu ditugu aurten 6. mailan. Apirilean, Picasso artistaren hainbat obra aztertzen egon ginen eta Historiarekin batera landu ere, Espainiako Gerra Zibila, 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketa aztertuz, hain zuzen. Hona hemen 6. mailako ikasleek "Guernica" obrari buruzko egindako dekonstruzioaren hainbat marrazki koloreetan oinarriturik. Hauek eskolan ditugu erakusketan eta baita oihalez egindako beste "Collage"batzuk ere. Zorionak guztioi, artista hutsak zarete! Gehiago ikusteko klikatu hemen: Kate Berdea