2009/06/24

Lehen Hezkuntza Santanderren

Ekainaren 16an, Lehen Hezkuntzako umeok Santanderrera joan ginen. Ikasturte bukaerako txango zoragarria, benetan! Bidaia apur bat luzea izan arren, ez ginen larregi zorabiatu. La Magdalenara heldu eta, lehendabizi, zoora abiatu ginen. Hor, pinguinoak, fokak eta itsas lehoiak ikusi genituen. Inguru zoragarri horretan ez zen ezer falta: itsaslabarrak, jolasgune ederra, zelai zabalak, hondartza eta… nola ez! Izozki goxoak eta merkeak!



2009/06/05

Bide heziketa

Bide Heziketa oso garrantzitsua da gure hirietan. Arauak eta trafiko seinaleak errespetatu behar ditugu istripuak ekiditzeko. Primeran ikasten dugu bizikleta baten gainean. Baita gelan ere, formal-formal.
Bizikletetan hirugarren ziklokoak. Je!