2010/05/31

Kulturartekotasunaren eguna

Maiatzaren 21ean, Deustu ikastetxeko partaide guztiok (guraso, ikasle eta irakasleok) ekintza ezberdinetan aritu gara munduko kulturak hobeto ezagutzeko.
Ekintza hauetan beste herrialde batzuetako Kultura eta ohiturak aztertu ditugu. Horretarako ipuinak, hormairudiak, pelikulak eta jakiak erabili ditugu.

Ipuinak landu ondoren, ikasleek ondoko gelakoei konta diete landutako ipuina.
Goizean zehar, ikasleek munduko mapan euren argazkiak ipini dituzte.
Astean zehar, kulturaniztasunari buruzko pelikulak ikusi ditugu. Emanaldi honetan, ikuskera zabala eta kritiko batean oinarrituta, gaur egungo gaiak sakontzeko aukera eduki dugu ikasleekin batera.
Kulturartekotasunaren lanak sakondu ondoren, ikasleek herrialde desberdinei buruzko muralak osatu dituzte patioan.

Guraso elkarteak antolatuta eta familien laguntza eta parte-hartze zuzenarekin, janari ezberdin dastapena antolatu dugu.




2010/05/26

Erakusketatik museoetara

Aurreko hilabetean Euskal Museora joan ginen. Goiz osoa kanpoan pasatu genuen. Hasteko, Bidarten zegoen eskulan erakusketa batera joan ginen. Gero, metroa hartu eta alde zaharrera Euskal Museoa. Maketa, pinturak, arrantza eta abeltzantza, esku pilotaren erakusketak ikusi genituen. Ondoren La Caixak Done Jakueri buruzko erakusketa bisitatu genuen, oso interesgarriak denak eta oso ondo portatu ginen, hala esan ziguten behintzat.
6. maila


2010/05/25

Athleeeeeetic!... Eup!

Aurtengo azken entrenatze saioan Athletic ikustera joan ginen Lezamara. Deustu-Lezama trena itxiko zuten aste horretan bertan eta bidaia interesgarria iruditu zitzaigun deustuarrentzat mila istorio gordetzen dituen trenean. Egun euritsua izan genuen eta busti egin zitzaigun autograforen bat. Jabi Martinez, Koikili, San José, iker Muniain… Argazkiren bat ateratzeko aukera ahaztu gabe, gero bueltan ikusteko. “Athletikc herritik sortu zinalako maite zaitu herriak…”, dio kantak, “zu zara nagusia!”.
6. Maila


2010/05/23

Patxi Gonzalez kanta-kontalaria

Gure eskolako Euskal Astearen ostegunean “Patxi Gonzalez” kanta-kontalaria egon zen 6. eta 5. mailakoekin. Aktorea eta kantaria da. Lehenengoz bere abotsaren kordak erakutsi zizkigun eta bere funtzioak, zertarako balio zuten. Euskal abesti asko abestu genituen, athletic-en ereserkia ere bai. “Maritxu nora zoaz?” abestu genuen era askotara, rock, pop, barre egiten, e. a. Oso ondo pasatu genuen. Espero dugu hurrengo urtean ere etortzea.


2010/05/21

Iratxe Unzurrunzaga ipuin kontalaria

Maiatzaren 6an, Euskal Astea dela eta, 2. mailako taldeok joan ginen liburutegira Iratxe Unzurrunzaga, ipuin kontalaria, baitzegoen.
Neska-mutilek isilik eta arreta handiz entzun zioten. Saio amaieran tailer txikia egin zuten.
Ipuinaren pertsonaia nagusia barraskiloa zenez, ba, paperez barraskiloa egin zuten.

Umeak poz-pozik ihardun zuten bi ekintzetan. Beraien gustokoa eta oso dibertigarria izan zirela komentatun zuten.


2010/05/20

Leire Bilbao idazlea gure liburutegian

Leire Bilbao idazle bat da. Liburutegian egon zen 6. eta 5. mailakoekin liburuak erakusten eta galderak erantzuten. Liburu bat ere irakurri dizkigu; “Gela-zikin”. Beste liburu batzuk erakutsi dizkigun: “Amonak nobioa du”, “Ezkatak” eta beste.

Gorka eta Emilio


2010/05/13

Arratsalde on Antton Kazabon

Maiatzaren 4an, baina arratsaldez, 3. eta 4. mailako ikasleok bildu ginen liburutegian Antton Kazabon idazlearekin egoteko.

Ikasturtean zehar idazle honen hiru liburu irakurri behar izan ditugu: MOMOLO, AZKEN TXANTXANA eta TTANTTO.
Hasieran, galdera batzuk egin genizkion eta berak bertsoz-bertso erantzun zizkigun.
Pilotazale eta neurri batean pelotaria ere izanda, irakatsi zigun zelan egin larruzko pilota bat.

Ahokorapiloak irakurri genituen lehiaketa txiki batean eta txapeldunek sariak jaso zituzten.


2010/05/12

kontu-kontari Lur Korta ipuin kontalari

Maiatzaren 4an, eskolako liburutegira hurbildu zitzaigun LUR KORTA ipuin kontalaria. Oraingo honetan, 3. mailako ikasleok izan genuen aukera bere ipuinak eta istorioak entzuteko:
  • Fremin untxiarena.
  • Kristina printzesarekin ezkondu nahi zuten “ Lizeto ”, “ Mario” eta “ Markel”-ena.
  • Animalia ezberdin bilakatzen zen liburua ere ikusi genuen.
Eta zintzo portatu ginenez, ez zuen bere poltsan omen zekarren “kakamokordoa” atera behar izan.


2010/05/06

Lelo lehiaketa

4. eta 6. mailako ikasleek Euskal Asterako Txartel eta Lelo Lehiaketa asmatzeko arduradunak izan dira.
Hemen dituzue ikasleek aurkeztutako lanak.
Ikusten duzuenez lan bikainak!
4. mailako bi ikaslek egindakoa izan da irabazlea.


Fuente: http://b01eskola20.wikispaces.com/Kliketaekin