2010/01/28

Guggenheim museora

Urtarrilaren 21ean 5. eta 6. mailako neska mutilak Guggenheim museora joan ginen.
Museoan etxe batzuen maketak ikusi genituen. Interesgarriena zen etxeak mendi punta batean zeudela. Gainera, etxeak 1962an egin ziren. Oso modernoak ziren.
Laberinto batzuk ere ikusi genituen. Horietara sartu ginen. Haietako bat suge modukoa zen, eta suge izena zuen. Beste bat espiral modukoa zen. Laberinto horien hormak altzairuz eginda zeuden.
Azken ordu erdian gure ametsetako etxea diseinatu genuen. Batzuk 3 Den (3 dimentsioetan) eta beste batzuk, berriz, bakarrik margoztuta.
Oso ondo pasatu genuen.