2010/04/29

Ekintza osagarriak eskolako liburutegian

Lehengo egunean liburutegira joan ginen eta Pedro Alegría, matematikako aztia ikusi genuen emanaldian. Magiazko joku batzuk erakutsi zizkigun. Kartekin asmatu, ordenagailuarekin jokuak eta azkenean kartak oparitu zizkigun. Oso majua da. Eskolako 5. eta 6. mailakoei asko gustatu zitzaigun.

Hau da bere bloga: http://www.automagia.com/


2010/04/25

Ipuin kontalari

Apirilaren 13an, eskolako Liburutegian Rosa Mª Martínez, ipuin kontalaria, ikusteko eta entzuteko aukera izan genuen.

Umeentzako oso ekintza erakargarria izan zen bere ipuinak kontatzeko zenbait txotxongilo erabili zituen eta.
Bi saio eman zituen, bata 5 urteko umeentzat eta bestea 1. mailakoen ikasleentzat.

Ikusteko aukera baduzue ez galdu oportunitatea, merezi du eta.


2010/04/21

Udaleko hezkuntzako ordezkariak gure eskolan

Apirilaren 13an, Ibone Bengoetxea zinegotzia eta Bilboko udaleko hezkuntzako zuzendaria gure eskola ikustera etorri ziren.

Euren asmoa gure premiak zeintzuk ziren ezagutzea izan zen. Zuzendariarekin batera eskola ikusi eta berak aipatu zituen beharrak jaso eta argazkiak ateratzen ibili ziren.

Zerrenda luze horretan hainbat gauza aipatu genien: antzokiko jesarleku berriak, eskola guztia udan margotzea, “atezainaren etxean” irekigailu automatikoa eta leihoak berritzea, kanpoko patioan gurasoentzako jesarlekuak...

Espero dugu guztion artean gure eskola gero eta dotoreagoa bihurtzea.


2010/04/15

Udal liburutegira joan gara

   Gaur, 2010-03-16a, 10:00etan lehenengo mailako ikasle eta irakasleak Bidarteko Udal liburutegira joan gara Mertxe eta Anarekin. Han Maite Arresek, ipuin kontalariak, istorio eta ipuin batzuk kontatu dizkigu. Ipuinak erakargarriagoak izateko bere lagunak aurkeztu dizkigu: zebra, armiarma, sugea, krokodiloa,… Maite Arresek alde egin duenenan guk liburutegiko apal batzuk arakatzeko aukera izan dugu.

Oso esperientzia polita izan da eta norbaitek kontalari hau ikusteko aukera izatekotan, aprobetxatu dudarik gabe!