2016/11/21

Hiriak eta haurrak

Azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Haurren hiriei buruz jardunaldi batzuk egon ziren.

Gure eskolako 5.eta 6.mailetako ikasle batzuk bertan parte hartu zuten eta han euren iritziak jasota gelditu ziren.

Gure Bilboko udala Haurren Hirien sarera atxikituta dago, umeen begirada eta parametroetatik abiaraziz hiriak, birpentsatu eta eraldatzeko xedearekin.

Arratsaldez helduekin batera lau lan eremutan hausnarketa eta proposamenak egin zituzten: hirigintza eta haurtzaroa, parte-hartzea eta haurtzaroa, haurren eskubideak, jolas eta hiria eta komunitatea, ikaskuntza eta hiria.

HerriLaborategiak Francesco Tonucciren haurren Hiria proiektua aurkezten du.

Berak,  Francesco Tonuccik mahai ingurutan batutakoa aztertu ondoren, bere ondorioak azaldu zigun denoi:

1.-Hiriak pertsonentzako izan behar direla eta ikasleek lasai eta ziurtasun guztiekin eskoletara bakarrik etorri beharko zirela.

2.-Etxerako lanak ez zirela egon beharko (oso txalotua ikasle guztien aldetik). Berak zioen umeak esperimentatu behar dutela, jolastu behar dutela eta euren artean eta nagusiekin harremandu behar direla.

Gure ikasleak pozik etorri ziren eskolara “Kongresu baten parte hartu zutelako”.