2010/06/18

Kontu Kontari

Familien partaidetza bultzatu nahian eta beste herrietako kulturak ezagutzeko asmoz, martxotik aurrera, arratsaldeko 4:00 etatik 4:25 arte, kontu kontari ibili gara 2 urteko geletan. Oso esperientzia polita izan da, alde batetik gurasoen partetik oso jarrera ona izan dugulako eta beste aldetik, umeak poz-pozik eta buru belarriz egon direlako. Ipuin kontakizunak, argazkiak, kantak, jolasak... denetarik izan dugu. ESKERRIK ASKO parte hartu duzuen guztioi eta hurrengo ikasturtetan honekin jarraitzea espero dugu.
2 urteko gelak


2010/06/11

Bilbo garbi

Maiatzean 5. eta 6. mailako neska-mutilok irteera berezia izan genuen. Bilbao garbi zaborra batzeko garraio zerbitzua ikustera joan ginen Elorrietara eta Ametzolara autobus dotore batean. Ibilgailu mota desberdinak azaldu zizkiguten. Oso garbiak danak. Baina interesgarriena Ametzolako zaborrak batzeko sistema pneumatikoa izan zen. Usainik ere botatzen ez zuena. Zaborren arazoaz kontzientzia hartu genuen. Gutxiago sortu, birziklatu eta berriztu. Beti ere jatorrian sailkatzea beharrezkoa dugu eta gure eskuetan dago, kartoia eta papera, ontziak eta plastikoak, bidrioa, organikoa, pilak...  Txangoa asko gustatu zitzaigun.
Aida, María, Kevin eta Adrian - 5. maila

2010/06/09

Bide-hezkuntza

Pasa den astean bide-hezkuntzara joan ginen, bertan erakutsi ziguten bide-hezkuntzako arauak: haietariko bat zen beti seinaleei kasu egin behar zitzaiela. Gauzak ikasi eta gero praktikan jarri genuen haiek erakutsi zigutena . Bizikletak hartu eta bueltaka hasi ginen, gauza bat txarto egiten genuenean multa txiki bat jartzen ziguten eta 5 minutu jolastu gabe eta oinezko bezala ibili behar genuen. Benetakoa zirudien eta oso ondo pasatu genuen.

Erlantz eta Ruben - 6. maila


2010/06/08

Ibarrekolandako institutuan

Maiatzean Ibarrekolandan egon ginen institutua ikusten. Eskolan gurekin egon zirenak ere ikusi genituen: Junior, Javi, Aitor, Sebastian, Eder, Andoni, Aritz, Ivan... Joserra eta Itziarrekin joan ginen.

Futboleko zelaia ikusi genuen eta frontoia ere bai. Jantokia eta gimnasioa ikusi genuen. Futbol zelaian harrapaketara jolastu ginen. Oso ondo pasatu genuen.
Gorka eta Emilio  -  6. maila

2010/06/06

Ongi etorri Saloua! ترحيب

Maiatzaren 21ean ospatutako Kulturartekotasunaren egunari jarraipena emanez, Marokoko eskolako ama bat, Saloua, 3. mailakoen ikasgelara etortzeko gonbidapena luzatu genion.

Ordubete eman zuen gurekin hizketan. Guk galderak egiten genizkion bere herrialdeari buruz, eta Salouak atsegin handiz erantzuten zizkigun. Aurretik, Marokoaren gaineko hainbat informazio bagenekien, baina askoz ere biziagoa eta motibagarriagoa egin zitzaigun bere ahotik entzunda.

Xabierren eguna zen, eta Salouak “zorionak” abestu zion arabiarrez eta frantsesez.

Amaitzeko, eskerrak eman eta marrazki batzuk oparitu genizkion.