Hiriak eta haurrak
Azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Haurren
hiriei buruz jardunaldi batzuk egon ziren.
Gure eskolako 5.eta 6.mailetako ikasle batzuk bertan
parte hartu zuten eta han euren iritziak jasota gelditu ziren.
Gure Bilboko udala Haurren Hirien sarera atxikituta dago,
umeen begirada eta parametroetatik abiaraziz hiriak, birpentsatu eta
eraldatzeko xedearekin.
Arratsaldez helduekin batera lau lan eremutan hausnarketa
eta proposamenak egin zituzten: hirigintza eta haurtzaroa, parte-hartzea eta
haurtzaroa, haurren eskubideak, jolas eta hiria eta komunitatea, ikaskuntza eta
hiria.
HerriLaborategiak Francesco Tonucciren haurren Hiria
proiektua aurkezten du.
Berak, Francesco
Tonuccik mahai ingurutan batutakoa aztertu ondoren, bere ondorioak azaldu zigun
denoi:
1.-Hiriak pertsonentzako izan behar direla eta ikasleek
lasai eta ziurtasun guztiekin eskoletara bakarrik etorri beharko zirela.
2.-Etxerako lanak ez zirela egon beharko (oso txalotua
ikasle guztien aldetik). Berak zioen umeak esperimentatu behar dutela, jolastu
behar dutela eta euren artean eta nagusiekin harremandu behar direla.
Gure ikasleak pozik etorri ziren eskolara “Kongresu baten
parte hartu zutelako”.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina