Mezuak

Kulturartekotasun eguna 2014

Maiatzaren 30ean gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen. Egunean zehar, umeen adinaren arabera, hainbat kultur jarduera egin genuen o so giro ederrean eta lasaian. Famili askok euren jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko. Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean.

Kiki Koko eta Moko pailazoak gure eskolan

Pasa den hilabetean Kiki, Koko eta Moko pailazoak gure eskolara etorri ziren gurekin jolastera. Oso dibertigarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen.

Deusto eskolako kirolariak

Irudia

Bilboko Arte Ederren museora

Irudia
4 eta 5 urtekoak, lehenengoak maiatzaren 8an eta bigarrenak 9an, Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen.  Eskolatik oinez abiatu ginen museora eta bidetik “Doña Casilda” parkean ahateak, iturriak, zuhaitzak, loreak,… ikusi genituen. Museora sartu ginenean 4 koadroaren aurrean jesarri ginen aztertzeko. Hain zuzen ere, Felipe II.aren erretratua, Loreontzia platano, limoi eta liburuekin, Jai herrikoia eta Dantza. Museotik irten eta gero, jolastokian egon ginen autobusa hartzeko ordua heldu arte. Oso ondo pasa genuen.                                                                Museoan zehar Descubre el museo

Haur Hezkuntzakoak Campos Elíseos antzokira joan gara

Irudia
Apirilaren 9an 3, 4 eta 5 urteko neska-mutilak “ Bilbon Eskolatik Antzerkira kanpaina ”ren barruan Campos Elíseos antzokira joan ginen gure adinerako egokia den ikuskizuna disfrutatzera. “ Nomadak ” antzezlana ikusi genuen eta hemen daukazue zertan doa.  Oso ondo pasa genuen.

Gorozikara joan ginen

Martxoaren 25ean 5 urteko neska-mutilak Gorozikara joan ginen. Animaliak ikusteko gogo handiz   joan ginen, baina euria dela eta baserri barruan eguna igaro behar genuen,   eta aberak ezin ikusi. Dena den ondo pasatu genuen ogia eta kandelak egiten. Eskerrik asko AMPAri, haiek ordaindu dute eta.

Euskal Astea 2014

Euskal Astea 2014. Apirilaren 7tik 11ra