Mezuak

5 urtekoak Basondora joan ginen

Maiatzaren 15ean 5 urteko neska-mutilak Basondora joan ginen animaliak ikustera. Animaliak ikusi eta ukitu ere egin genituen. Oso ondo pasatu genuen. Hemen daukazue haien helbidea: http://www.basondo.com/index.htm   Eskerrik asko AMPAri, bazkideena haiek ordaindu dute eta.

Eguzki-Sistema 5 urte A-B

5 urteko geletan “EGUZKI-SISTEMA” landu eta gero, hemen ikus ditzakezue egindako lana eta antzerkia.

Euskal astea 2015

Irudia

2015 Aratusteak

HAUR HEKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA

5 urtekoak Guggenheimen

5 urteko ikasleak irakasleekin   lagunduta Guggenheim museora autobusez joan ginen abenduan. Hor Pupi txakurra ikusi eta gero museora sartu ginen. Bi taldetan bananduta eraikina barrutik behatu genuen: formak, koloreak, espazioak…, guztia Guggengeimeko andereñoak azalduta. Ondoren artelan batzuk begiratu genituen eta tailerretara joan ginen margotzera. Amaitu eta gero berriro autobusez itzuli ginen eskolara gure artelanekin.   Oso ondo pasatu genuen.

Deustuko merkatura joan ginen erosketak egitera

Irudia
Aurten ere, 4 eta 5 urteko umeak Deustuko merkatura joan ginen udazkeneko frutak erostera. Joan baino lehen, aurreko egunetan, erosteko zerrenda prestatu genuen, eta jarraitu behar genuen ibilbidea ondo aztertu genuen ere. Irteeraren egunean eta hurrengoetan erositako fruitu lehorrak eta mamitsuak jan genituen.

Akrosport

Azken aste hauetan gorputz hezkuntzako klaseetan akrosport landu dugu. Baina zer da akrosport? Ba, persona talde batek giza piramide ezberdinak osatzea elkarlanean. Hona hemen emaitza. Zorionak guztioi!! Estas últimas semanas en clase de Educación Física hemos trabajado acrosport. Pero, que es el acrosport? Pues, realizar diferentes pirámides humanas colaborando entre todos en su elaboración. He aquí el resultado. Felicidades a todos!!