2008/10/27

Eskolako txikiak eskolan jadanik !!!

2 urteko haurrok gure eskolarako egokitzeko aldia amaitu dugu. Irailan denbora izan dugu, pixkanaka, gure eskola ezagutzeko.
Andereñoak poliki poliki ezagutu ditugu, eskolako espazio desberdinetan jolasten hasi gara. Jantokian ere, bazkari gozoa dastatu dugu. Pixkanaka negarrak barreak bihurtu dira. Aurrepauso handia egin dugu: gurasoei egunero irribarrez agur esaten diegu eta andereñoei poz pozik egun on !!!


iruzkinik ez: