Gabon Kantak

Laster Olentzero gure eskolara etorriko da, horregatik eskola polita ipini dugu, eta Olentzerori harrera ona emateko gabon kantak ikasi ditugu.

Hiru eta lau urtekoak Arangoitiko eskolara joan gara, hango umeekin abesteko; bost urtekoak gure eskolan egon dira abesten eta arratsaldean guraso guztiak etorri dira gure eskolara gu ikustera.

Olentzero pozik egongo da gurekin eta aurten ere, opariz beteta eskolara etortzea espero dugu.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

GORBEIA

PATIOKO JOLASAK/JUEGOS EN EL PATIO