Plentziako ONTZIren gela
Martxoaren 9an, 3. mailako ikasleok Plentziara joan ginen itsasadarraren ingurunea bertan ikustera.
Eguna hotza izan zenez (atera baino lehen elur eta guzti izan baikenuen) berokia, tapaukia, txanoa eta eskularruak jantzi genituen.
Heltzerakoan Bizkaiko Aldundiaren begirale batek inguruneari buruzko informazio asko eman zigun. Gainera, hurbil zeuden animalia batzuk ikusi genituen: kaio hanka-horiak, kaio moko-gorriak, lertxuntxoak, ahate basatiak, karramarroak, zalduntxoak, muskuiluak….
Hamaiketakoa hartu ondoren, ONTZIren gelan fitxa bat egin genuen. Azkenean, hor zegoen akuarium txiki bat ikusi eta gero bisitaldia amaitu zen.
Bazkaldu ostean jolasteko denbora izan genuen.
Oso irteera ikusgarria izan zen!
Lan ederra,benetan!!!
ErantzunEzabatuMila esker, Marisa.