2010/10/19

Udazkeneko produktuen erakusketa

Udazkena etortzean, liburutegiko arduradunak erakusketa ederra oparitzen digu garaiko produktuek osatua. Intxaurrak, urrak, ezkurrak, kalabazak, pikuak, mahatsak, eztia, gaztainak e. a. Basoko fruituek eta hostoek ere apainduta.

Produktu bakoitza hiru hizkuntzatan idatzia agertzen da, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesaz.

Erakusketa honetan ikasleek ere parte hartzen dute ahal dutena ekarriz. Era honetan parte hartzen eta errespetatzen ikasten dute.

Txikien andereñoak ikasleekin ikustera datoz. Gaiak erakusten zaizkie. Forma, kolorea, gogor edo biguntasuna egiaztatzen dute... batzuetan irudietan besterik ikusi ez dutena aurre-aurrean daukate.

Erdiko pisuan kokatzen dugu, liburutegiaren alboan. Horrela ikasleek askotan ikus dezakete liburuen bila etortzean edota eskolaz kanpoko ekintzak egiterakoan.

Nahi duena ere etor daitezke nahi badu.

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lan bikaina liburutegiko arduradunarena!