Artigas 10-11

Aurreko hilabetean Artigas zabortegiaren areto pedagogikoetara joan ginen bisitan. Asko ikasi genuen zaborren trataeraz. Badakizue nora botatzen dituzten Bilbo osoko zaborra? Mendien artean egindako bailara batean. Bete arte bota, zapaldu eta lurrez estali, beste mendi bat egin arte. Harrigarria ezta? Hortaz aparte beira, plastikoa eta beste material batzuk (elektronikoak, adibidez) birziklatzen dira. Zaborra sailkatzeko jolasa da gehien gustatu zitzaiguna. Botoiak sakatuta esan behar genuen txandaka zer nora bota. Amaitzeko gogoratu, gutxitu, berrerabili eta birziklatu. Ez ahaztu etxeetan zaborra sailkatzeaz. Hurrengora arte lagunak.

5. eta 6. mailakoak.


Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

GORBEIA

PATIOKO JOLASAK/JUEGOS EN EL PATIO