2011/05/09

Kultur astean ipuin kontalaria gure artean

Apirilaren 15ean, eskolako Kultur Astea ospatzen dugun astean, Alberto Bargos, ipuin kontalaria, liburutegira etorri zitzaigun 4. mailako ikasleoi. Ipuin kontalari aritzeaz gain, idazlea ere bada, eta, egun, irakasle dabil Madre de Dios ikastetxean.

Ederto egon ginen Alberto egondako saioan. Berak, umoretsu, alai, txotxongilo batzuen laguntzaz, hainbat ipuin narratu zizkigun. Kontatu ez ezik, parte hartze handia bultzatu zuen gure artean, bai ikasle zein andereñoen artean.

Hasiera hasieratik interesa piztu zigun, eta arreta eta gogoz entzun genituen ipuin guztiak. Gainera, bere urtebetetze eguna zen, baina zenbat urte bete zituen isilpean gordeko dugu…

ZORIONAK! Eta itzuli beste behin, Alberto!
4. mailako ikasleak

iruzkinik ez: