Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea
Ekainaren lehenengo astean zehar Eskolako Kulturartekotasunaren 2. astea ospatu genuen eta hainbat ekintza antolatu ere; hona hemen egindako laburpen bat:
- Munduko hainbat ipuin desberdin irakurri genuen ziklo guztietan.
- Horma-irudi handi bat izan genuen eskolako sarreran munduko umeen hainbat marrazkiekin osaturik ere.
- 4., 5. eta 6. mailako umeek “Binta y la gran idea” filma eskolako antzokian ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. Bai filman agertzen den ideia baloragarria!
- Texas-tik etorritako zortzi lagunekin egon ginen aste bukaeran, goiz oso baten, eta haiek ekarritako abestiekin eta jolasekin aritu ginen eskolan osoan.
- Musika senegaldarra izan genuen ere eta danborren soinuen bidez bizi-bizian dantzatu genuen patioan.
- Plastika arloan hainbat ekintza egin genituen ere: munduko umeen herriko jantziak margotu, liburu orri banatzaileak…
- “Munduko dantzak” izendaturiko abestia, patioan, denok dantzatu genuen eta benetan polita egin genuela!
- Eskolako familia batzuek ere eta III. munduko hainbat janari degustazioa eta herri ezberdinetako errezetak ekarri zituzten eta arratsaldean janari hauek denok jateko aukera izan genuen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina